Sasiko gaztetxeko hogei bat gaztek Hendaiako suhiltzaileen eraikin zaharra okupatu dute, Mediabask-ek jakinarazi duenez egungo gaztetxea uzteko aginduaren ostean gaztetxe bat aldarrikatzeko.
Hainbat sare sozialetan ari dira Sasiko gaztetxetik gazteei bertaratzeko deia egiten, «Hendaia ez da gaztetxerik gabe geldituko» diote eta mezua zabaltzearekin bat «zato Hendaiako gaztetxea sustengatzera!» diote mezu honetan.
KAXU KAXU!!! Sasikotik hiri barnera joan gara eta kaxerna zaharra OKUPATU dugu! Hendaia ez da gaztetxerik gabe geldituko! Zabalduuu eta zato Hendaiako gaztetxea sustengatzera!!!! pic.twitter.com/i5qizr5pr8
— Sasiko Gaztetxea (@SasikoGztx) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)
Hustearen aurrean gaur goizerako hitzordua emanda zuten Hendaian. 9.00tan zen hustutzerako zita, «bakoitzak behar duena har dezala» mezuarekin. 11.00tan egin dute prentsa agerraldia eta 13.00erako bazkari alaitua deitu dute.
Kafea eta materiala prest eta
— Sasiko Gaztetxea (@SasikoGztx) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)
jendea hurbiltzen hasi zaigu.
Zuen zain gaude ekipo !!!!#SasikoHustea #EzinezkoaZelaErranZiguten pic.twitter.com/hoIMe1FIi7
Hustea, ordea, azkenean beste eraikin baten okupazio bilakatu da eguerdirako:
Une vingtaine de jeunes de @SasikoGztx occupent l'ancienne caserne des pompiers d'Hendaye, pour réclamer un nouveau lieu suite à l'obligation de quitter l'actuel Gaztetxe. pic.twitter.com/0ZsAAbJe8f
— Mediabask INFO (@MediabaskInfo) August 25, 2018
Akordioa Udalarekin
Eraikin berria hartu eta ordu gutxira, 16.30 inguruan, udaltzainak eta alkatea gaztetxera joan direla salatu dute Sasiko gaztetxeko Twitter kontutik, «alkateamodu oso bortitzean azaldu da pertsonak bultza eta mahainak kenduz», diote.
Hendaiako kaxernako gaztetxea desalojatu nahi dute. Alkatea eta txakurrak hemen daude! Alkatea modu oso bortitzean azaldu da pertsonak bultza eta mahainak kenduz!!!!!Gurekin hitz egitea errefusatu dute lokala beraiena dela erranez!! pic.twitter.com/15LRhnsX74
— Sasiko Gaztetxea (@SasikoGztx) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)
Gerora Kotte Ezenarro alkatearekin berarekin lortutako akordioaren berri eman dute. 18 hilabeteko epean gaztetxe bat proposatzeko konpromisoa hartu du Herriko Etxeak.
🔴 Akordio batera iritsi dira Hendaiako gazteak eta Kotte Ecenarro auzapeza, 18 hilabeteko epean gaztetxe bat proposatzeko engaiamendua hartu du Herriko Etxeak @SasikoGztx pic.twitter.com/EOkdCRx81j
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)