![Aspe bailarako sarrerak oztopatu dituzte artzain eta herritarrek Sarrancen, hartza ez sartzeko. (Gaizka IROZ/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/538/914/article_main_landscape/hartza.jpg)
Eslobaniako basoetan harrapatu eta Pirinioetara lekualdatuak izanen diren hartz eme bi zerutik heldu dira? Hartzak askatzeko operazioa martxan dagoela zioten informazioak bolo bolo ibili dira azken orduotan, eta Pirinio Atlantikoetako prefeturak gezurtatu egin duen arren, baieztapena frantziar Ekologia Ministerioaren eskutik iritsi da azkenean: operazioa abian da.
Atzo, dagoeneko, zurrumurru handiak zabaldu ziren: Eslovenian hartza harrapatzeko operazioa burutua zen. Plantigradoa Pirinioetan askatzeko operazioa iluntasunean gauzatuko zela pentsatuta gau beila antolatu zuten «hartzak bertako ekoizleen jarduera arriskuan jartzen duela» oharrarazteko.
Eztabaida handia eragiten duen aferari Gobernuak erantzun azkarra eman nahi ziola susmoa bazuten lehenagotik ere hartza sartzearen kontra diren herritarrek. Errepidetatik ekarriko zituztelakoan, bideak blokeatu zituzte.
Izan ere, protestak ez du, omen, emaitzarik eman. François de Rugy Trantsizio Ekologikorako frantziar ministroak iragan iraialaren 20an Pauen bertan baieztatu zuenez Gobernuak ez ez baitu hartzaren garapenaren alde harturiko engaiamenduetan atzera eginteko asmorik.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)