Goizeko 8.00ak ziren eta helmuga bere tokian zegoen, korrikalarien zain. Egun polita esnatu da igande honetan Donostian, lasterka egiteko balekoa.
Helmuga prest! Animo guzioi!
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 11 de noviembre de 2018
La meta está lista! Muchos ánimos a todxs!!#bss505025 #behobiass #takechargebehobiass pic.twitter.com/tUAbObVYwj
Maratoi batean parte hartzen lehena izan zen emakumea, Kathrine Switzer, omendu nahi izan dute Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek. Omenaldia egin eta berehala, 10.30ak aldera, ekin diote lehenengoek lasterketari.
KATHRINE SWITZER-ri homenaldia irteeraren aurretik.
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 11 de noviembre de 2018
Homenaje a KATHRINE SWITZER antes de la salida.#bss505025 #behobiass pic.twitter.com/rGMZy1smcw
Ordubete eskas behar izan dute aurrenengoek helmugara iristeko. Bat eta bestea agurtuz iritsi da lasterketaren amaierara Jaume Leiva (1.00.22), lasterketaren 54. edizio honetako irabazlea. Errekor berria egiteko aukerak zituen kataluniarrak, baina ez du behar bezainbeste indar egin eta nahiago izan du ikusleen berotasunaz gozatzea.
Bigarren izan da Iraitz Arrospide villabonarra (1.01.47), aurreko urteko hirugarren postua hobetuz. Eta jarraian sartu da Ivan Fernandez gasteiztarra (1.01.56), podiuma osatuz.
Emakumezkoetan, berriz, aurreko bi edizioetako irabazlea gailendu da Boulebarreko helmugan, eta errekor berria ezarriz gainera. 1.09.44 behar izan du Aroa Merino kanariarrak maratoi erdia osatzeko, eta marka horrekin berak 2016an ezarri zuen errekorra hautsi du.
Bigarren izan da Diana Martin (1.10.39) eta hirugarrena izan da Alicia Perez (1.14.21). Maite Arraiza izan da lehenengo gipuzkoarra helmugan.
Hoberenek amaitu ostean ere bere horretan jarraitu du lasterketak, ukitu popularrago batekin baina. Festa giroa nagusi, eta sufrimendu apur bat tarteko, milaka izan dira aurtengoan ere Behobia eta Donostia arteko bidea osatu dutenak.
Korrikalariak Kaputxinoseko igoeran#behobiass #bss505025 pic.twitter.com/ukMkz2R3sy
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 11 de noviembre de 2018
Lehenengoek lasterketa amaitu eta bi ordu eta erdi ingurura hau zen Donostiako Bulebarrak erakusten zuen itxura.
Bulebarrean jende uholde ikaragarria oraintxe bertan. Partehartzaileen erdia baino geihago sartu da helmugan.
— Behobia-SanSebastián (@BSS_Fortuna) 11 de noviembre de 2018
Marea de gente interminable en el bule hora mismo. Ha entrado en meta mas de la mitad de lxs participantes.#behobiass #bss505025 pic.twitter.com/cWf4vQNleE