![Aldarri ugari bildu ditu bere baitan Baionako Maiatzaren Lehenak. (Maite UBIRIA)](/media/asset_publics/resources/000/596/488/article_main_landscape/baiona-m1.jpg)
Aipatu bi leloak, justizia sozialari eta ekologikoari lotutakoak, hain zuzen, idatzita ziren 11.00ak pasata Sainduizpiritu auzotik abiatu den martxan. Aldarrikapen horiek azken urteotan langileriaren eguna anitza eta jendetsuena ahalbidetu dute.
6.500 lagun jauzi dira gaur karriketara. Justizia ekologikoa eta soziala uztarturik #Maiatzak1 kari urte luzetan Baionan ikusi dugun manifestaziorik anitz eta jendetsuena. Giro paregabean martxa Merkatu plazan bururatu berri da. pic.twitter.com/LokbERB4F0
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 1 de mayo de 2019
Emazte eta gizonen arteko soldata arrakalaren salaketa, zerbitzu publikoen defentsa, gazteen eskubideak, migranteen aldeko elkartasuna, urjentzia ekologikoa... Aldarrikapen sorta horren inguruan adina, kultura, militantzia eta jatorri ezberdinako milaka herritarrek elkarrekin zeharkatu dituzte kaleak besta giroan Merkatu plazan amaitu den mobilizazioan.
Bertan jarritako oholtzatik indar batuketa ospatu eta aurrera begira aliantzak ehuntzen segitzeko deia egin dute mobilizazioaren deitzaileek.
CGT eta LAB sindikatu deitzaileak izan badira ere, Solidaires-en eta SNU-pp hezkuntza sindikatuko kideak batu dira martxara.
Beraiekin batera, Bizi! mugimendua, M1Altxa gazte dinamika, Etorkinekin plataforma, talde internazionalistak... Horiek guztiek elkarrekin bestelako mundu bat eraikitzeko aldarria altxatu dute abagune berria irudikatu duen Maiatzaren Lehenaren mobilizazioan.
Le cortège unitaire avance dans un très bon ambiance vers le centre-ville à Bayonne. "Même si Macron ne veut pas nous on est là". #1erMai pic.twitter.com/guAUuzNT8v
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 1 de mayo de 2019
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)