![2013an inauguratu zen Kimua ikastolako eraikin berria. (Bob EDME)](/media/asset_publics/resources/000/715/845/article_main_landscape/kimua_ikastola.jpg)
Bi covid-19 kasu Angeluko ikastolan baieztatu ondoren Seaskak Baiona eta Biarritzeko ikastolak ere itxi dituela jakitera eman du gaur goizean.
Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak zehaztu duenez atzo jakin zuten Angeluko Kimua ikastolako 4 urteko bi anaia bikik positibo eman zutela covid-19aren proban.
Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziarekin (ARS) eta Hezkuntza Akademia Ikuskaritzarekin hitz egin ondoren eta betiere aipaturiko erakunde bi horien adostasunez, osasun protokoloa aplikatu dutela eta Angeluko ikastola itxi dutela gaineratu du Seaskak.
Azken asteko kontaktu katea eginez, eskolaz kanpoko garaian Biarritz eta Baiona Hiriondoko ikastolako beste haur eta heldu batzuekin lotura agertu denez, «zuhurtziaz» Biarritz eta Baiona Hiriondoko ikastolak ere ixtea erabaki dutela gaineratu du.
«Gaur berean hiru ikastoletako irakasle eta langile guziak testatuak izanen dira, baina eskolako azken astea denez, hiru ikastolak itxiak egonen dira», azaldu du Seaskak goizean igorri duen oharrean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)