20. urteurrena agertoki gainean ospatuko du Ertza dantza konpainiak

Data

24.12.07

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Ebentoa iragartzen duen kartela.
Ebentoa iragartzen duen kartela. (ERTZA)

Ertza ospakizun betean da. 20 urte ez dira egunero betetzen. Gala antolatu du larunbat honetarako dantza konpainiak. «Ez da beti bide samurra izan baina atzera begirada bat botaz gero poz handiz esan dezakegu egindako ibilbideak zalantzarik gabe merezi izan duela», adierazi dute.

Ertza Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa 1.972) dantzari eta koreografoaren  eskutik, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.

Azken bi hamarkada hauetan 23 ikuskizun sortu dituzte denera. «Eta horiekin 680 emanaldi baino gehiago eskaini ditugu, munduan zehar 22 herrialdeetan zehar. Furgoneta orduak, ehunka jaialdi eta azoka, hegaldi amaigabeak eta tarteka bultzada ederra suposatu duten sariak», jarraitu dute.
 
Eta guzti hori ahalik eta hobekien ospatzeko gala batetan bildu nahi dituzte Ertzatik pasa diren «dantzari gehientsuenak eta gure ikusle fidelak». Horretarako, 20 urte hauetan eginiko pieza esanguratsuenen koreografia bitxien aukeraketa bat egingo dugu, eta ibilbide honetan gure bidelagun izan diren hainbat artista gonbidatu dituzte.

Asier Zabaletaren zuzendaritzapean egingo da ikuskizuna 19.30etik aurrera. Oihana Maritorena arituko da aurkezle lanetan eta Iosu Yeregui abesten. Honokokoak izango dira dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Pilar Andres, Maria Andres, Eneko Gil, Valerio di Giovanni, Lorentxa Iturralde, Denis Martinez, Claudio Rojas, Caio Henrique de Souza, Noemi Viana, Helena Wilhelmsson eta Asier Zabaleta bera. Aspaldi ez da igo eszenara eta oraingo honetan animatu da ezkiotarra. Rafke Van Houplines-en tokian Arantza Iglesiasek dantzatuko du, lehena lesionatu egin baita.

Eszenografiaz Pello Artola eta Asier Zabaleta arduratu da eta argi diseinua Junki Mayorena da.

Bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.

Sortu zenetik, konpainiak ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Mozambique, Korea, Hungaria, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, frantziar Estatua, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta espainiar Estatua.

Kokapena

Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublika, 2
Donostia. Gipuzkoa