Balerdi Balerdi eta Makusai Zugarramurdin
Data
24.10.11 - 24.10.11
Lekua
Nafarroa - Zugarramurdi
Balerdi Balerdi eta Makusai taldeek indarrak batuko dituzte Zugarramurdiko Sanoki ostatuan zuzenean aritzeko. Urriaren 11n izango da kontzertua, ostiral gauez, eta gaueko 21.30ean hasiko da doakoa izango den emanaldia. Musikari beteranoak biltzen dira bi musika egitasmo hauetan, oraindik orain, zuzeneko musikaz gozatzeko irrika eta grinaz.
Balerdi Balerdi
Musika ibilbide oparoa duen taldea da Balerdi Balerdi. 90. hamarraldiaren hasieran sortu zen banda Iruñea zaharrean, eta lehen aroan diskoak eta zuzenekoak tartekatu zituzten 2002 urtean taldea desegin arte. 2010 urte inguruan berpizten da banda, eta taldekide aldaketak izan eta gero, egun normaltasunez aritzen dira zuzenean, noizbehinka emanaldiak eskaintzen hor-hemenka. Taldeko sortzaile izan ziren Toño Muro eta Sergio Ibarrola ‘Zara’ musikariekin batera, azken urteetan Petti eta Anxel Iraola osatzen dute lauko banda.
Makusai
Musikari beteranoek osatzen dute Makusai taldea. Blanca Izkue, Felix Mendia, Iñigo Arburua, Remi Etxeberria eta Kris Oset dira taldeko partaideak, eta Balerdi Balerdi, Hamaika Aldiz eta Too Matxak taldeetan ibilitakoak dira urteak atzera. Musika bidean disko bakarra kaleratu du bandak, 2023. urtean auto-ekoizpen bidez kaleratu zuten bost kantuko debuteko lana. Musikalki pop rock giroetara bideratzen dituzte doinuak, baino ez diote muzin egiten ska, bals edota hip-hop ukituei.
Kokapena
Sanoki ostatua
Sanoki ostatua
Zugarramurdi. Nafarroa