BEC-en emango dio amaiera Izarok ‘Cerodenero’ birari maiatzaren 31n
Data
25.05.31
Lekua
Bizkaia - Barakaldo
Asteburuan New York-eko Latin Alternative Music Conference (LAMC) jaialdian izan ostean iragarri du Izarok Bizkaia Arenan (BEC) amaituko duela urtarrilean hasitako bira arrakastatsua. Eta dagoeneko jakinarazi ditu karteleko lehen bi izenak: Olatz Salvador eta Baiuca.
‘Cerodenero’ diskoaren aurkezpen birak Donostiako Kursaal eta Bilboko Euskalduna bezalako aretoak bete ditu. Euskal Herriaz gain, Estatu espainiarreko eta nazioarteko hiri ugaritara heldu da, Dallas, Austin, Bogota eta New York, esaterako. 2025eko maiatzaren 31n izango da azken kontzertu berezia.
Egun horretarako ikuskizun berezia diseinatzen ari dira, gonbidatu eta sorpresa ugarirekin. «2022an eta 2023an Anoetako Belodromoan eta Circo Price Antzokian eskainitako kontzertu berezietan, Amaral, Zahara, Xoel Lopez, Valeria Castro eta Eñaut Elorrieta bezalako hainbat artista izan ziren gonbidatuak, ziur gaude berriro ere harrituko gaituela», aurreratu dute.
Uztailera arte estatu espainiarreko eta hainbat nazioarteko jaialditako agertokietara igoko da mallabiarra.
Egin du beste iragarpen bat ere: behin ‘Cerodenero’ bira amaituta, itzulera zehatzik gabeko atsedenaldia hartuko du.
Ateak 19.00etan irekiko dira. 20.00etan artista gonbidatuak eta 21.00etan Izaro igoko da oholtzara. Maiatzaren 31ko kontzerturako sarrerak asteazken honetan jarri dira salgai bere webgunean.
Kokapena
Bizkaia Arena
Azkue Kalea,1
Barakaldo. Bizkaia