Chambao Iruñean
Data
24.11.22 - 24.11.22
Lekua
Nafarroa - Iruñea
Chambao taldea Euskal Herrian ariko da asteburu honetan, eta bide horretan Iruña zaharreko Zentral aretoan eskainiko du emanaldia azaroaren 22 arratsean. Emanaldirako sarrera bakan batzuk geratzen dira oraindik, eta aretoaren atari digitalean eskura daitezke 25 euroen truke. Ateak 19.30etan zabalduko dira eta 20.30etan igoko da Chambao agertokira ‘En la cresta del ahora’ disko berria taularatzeko.
Flamenco Chill
‘Flamenco Chill’ bezala izendatu zen bere garaian Chambao taldearen musika ildoa. Bi munduen arteko uztarketa koloretsua proposatzen zuen bandak garai horretan, mestizaiaren bidetik, bide berrietan sakonduz musika esperimentazioan. Flamencoaren sustraidun erritmoak, eta elektronikaren baliabide berriak bat egin zuten taldearen doinuetan, eta gerora talde asko ibiliko diren territorio horietan.
En la cresta del ahora
Urte hauetan guztietan María del Mar Rodríguez Carnero ‘La Mari‘ izan da taldearen buru, eta egun ere berak gidatzen du egitasmoa. Taldearen urrezko aroa aspaldi pasa bada ere, oraindik ere sekulako plazerra da taldea zuzenean ikustea, eta areto baten goxotasunean bada, askoz hobe. Festibaletan izan ohi den milaka watt argi eta foko argitsuetatik haratago, leku goxo eta gertukoan ikusteko aukera paregabea da. Gurean eskainiko duten emanaldian ‘En la cresta del ahora’ disko berriko kantuak entzuteko aukera izango da, eta sorkuntza berriekin batera, taldearen arrakasta handienak ez dira faltako, besteak beste, ‘Pokito a poko’, ‘Ahi estas tu’ edo ‘Duende del Sur’ ezagunak.
Kokapena
Zentral aretoa
Zentral aretoa
Iruñea. Nafarroa