Depedro Euskal Herrian

Data

24.10.25 - 24.10.26

Lekua

Araba - Gasteiz

Jairo Zavala da Depedro eta  ‘Un Lugar Perfecto’ estudioko azken emaitza
Jairo Zavala da Depedro eta ‘Un Lugar Perfecto’ estudioko azken emaitza (DEPEDRO)

Depedro musikari madrildarrak Euskal Herrian emango du asteburua, eta bide horretan bi emanaldi eskainiko ditu bere estudioko azken lana duen ‘Un Lugar Perfecto’ diskoa aurkezteko. Ostiral gauez Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da arratsaldeko 20.30etik aurrera. Larunbatean, berriz, Bilboko Santana 27 aretoan izango da hitzordua, ordu berean. Bi emanaldi hauetarako sarrerak salgai daude dagoeneko aretoen atari digitalean 27 euroen truke. Egun berean, geratzen badira, 32 euro ordaindu beharko dira aretoen leihatiletan.

Leku ezin hobean

Amparanoia, Calexico edota La Vaca Azul taldeetan aritu ondoren, bakarkako bidea abiatu zuen 2007 urtean Jairo Zavala musikariak Depedro izenpean, eta geroztik diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu musika bide oparoan. Folka, countrya, popa edota rock zertzeladen bidez unibertso propioa marrazten du musikari madrildarrak, mugarik ez duen musika askea sortuz.

Musika goxoa jorratzen du bere banda lagun, eta ahots melodiak nagusi dira abestietan, barneraino sartzen diren hitz eder bezain gogorrekin. Diskografia oparoa batu du urte hauetan guztietan, eta egun ‘Un Lugar Perfecto’ diskoa aurkezten ari da etengabeko biran murgildua.

Lan berrian aurretik marrazturiko bideari eusten dio, baino disko berri bakoitzean egiten duen legez, badira musika territorio berriak, oraindik orain, doinu berrietan murgiltzeko beldurrik ez duen musikari ausart baten eskutik. Disko berriko kantuekin batera, musika bidea errepasatuko du gurean eskainiko dituen bi emanaldi hauetan, non aske abestera eta libre dantzatzeko gonbita egiten den.

Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba

Loturak