Eñaut Elorrieta Larrabetzun Domekak Hori Bai zikloaren azken emanaldian
Data
24.12.22 - 24.12.22
Lekua
Bizkaia - Larrabetzu
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean ospatzen den Domekak Hori Baien musika zikloa bere amaieran da, hamar urtez 100 zuzeneko emanaldi burutu eta gero. 2014 urtean abiatu zen ekimena, non hilean behin zuzeneko emanaldi bat proposatzen zen igande arratserako. Malen Amenabar artista gazteak egin du saio bakoitzeko afitxa, unean uneko protagonistaren mundua irudikatuz marrazki ederren bidez. Azken emanaldi honetan Eñaut Elorrieta izango da protagonista, bakarkako saioan. Sarrerak 15 euroko balioa izango dute, eta gaztetxean bertan eskuratu ahalko dira saioa hasi baino ordu erdi lehenago.
10 urte, urtero 10 hilabete, 100 kantaldi
Laster esaten da: 100 kantaldi. Atzera begira jarrita Euskal Herriko musika eszenaren izen esanguratsuenak igaro dira musika gaztetxeko agertoki txikitik, tartean musika proposamen berri eta interesgarriei bide emanez ere. Musikariak gertutik ezagutzeko aukera eman du honako zikloak, batzuetan dozena bat lagunen aurrean arituz, eta beste batzuetan gaztetxea leporaino jendez betez. Formatu akustikoak izan dira nagusi, eta bakarlarien saioak izan dira protagonista, baino musika indartsuaz eta distortsioaz gozatzeko aukera izan da ere. 2024 honetan esaterako, Ithaka, Moxal, Ilargi, Maria Rivero, Bloñ, Gorka Urbizu, Ruper Ordorika, Esanezin eta Anari banda aritu dira zuzenean. Eta azken ginda bezala, Eñaut Elorrieta.
Eñaut Elorrieta
Luxuzko itxiera izango du musika zikloak, eta bide horretan Eñaut Elorrieta ariko da bakarkako saioan. Ibilbide luzeko musikaria da Elorrieta, eta urrun geratzen dira dagoeneko Lugarri edota KenZazpi taldean aritutako garaiak. 2009an abiatu zuen bakarkako bidea, eta geroztik diskoak eta zuzenekoak tartekatu urte hauetan guztietan. ‘Fantasia’ izena darama estudioko azken emaitzak. Larrabetzuko emanaldian bakarkako bidea errepasatuko modu biluzian, gitarra eta ahotsez soilik.
Kokapena
Hori Bai gaztetxea
Hori Bai gaztetxea
Larrabetzu. Bizkaia