Gernikako Lekuek musika jaialdia
Data
25.04.10 - 25.04.13
Lekua
Bizkaia - Gernika

Apirilaren 9tik 13ra bitartean ospatuko da aurtengo Gernikako Lekuek musika jaialdia. Gernika herri bizia da musikalki, eta bide horretan baditu zuzeneko musikaz gozatzeko leku ugari; Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnasoa, Astra gunea, Lizeo antzokia, edo herriko taberna ezberdinak dira horietako batzuk, eta hain zuzen ere, musika gune hauetan ospatu da Lekuek jaialdia. Izan ere, ideia horri tiraka sortu zen Lekuek jaialdia, egun modan dauden makro jaialdi edo kontzertu erraldoien aurrean, gertuko eszenaren aldeko apustu bezala, txikian ere, gauza handiak egin daitezkela aldarrikatuz. Lau egunez ugariak izango dira bertan egingo diren kontzertu, hitzaldi, tailer eta disko jartzaileen saioak, eta aurten ere, egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute, non musika mota eta askotariko erritmoekin gozatzeko aukera izango den. Egun guztietarako bonoak jarri dituzte salgai, eta eguneko sarrerak ere izango dira hainbat emanaldietarako. Azkenik, kale eta taberna giroan doakoak izango diren makina emanaldi antolatu dira ere. Bonuak, sarrerak, eta bestelako informazio Gernikako Lekuek jaialdiaren atari digitalean eskura daitezke.
Osteguna
Ostegunez abiatu da Lekuek jaialdiaren hamaikagarren edizioa. 18.55etan botako dute txupinazo, eta hortik aurrera musikak eta musikaren ingurukoak ez dute etenik izango Gernikan. Lehenik Segundo Olaeta banda sinfonikoaren saioa izango da Pasilekuan, eta ondoren Capsula taldeak Iparragirre Rock elkartean eskainiko du emanaldia, 21.00ak jotzen dutenean. Hiruko bilbotarrak ‘Primitivo Astral’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, labetik atera duen azken emaitza.
Ostirala
Borja Iglesias (Inoren ero ni...) musikari eta idazlearen ‘Coda’ liburuaren aurkezpenarekin hasiko da ostirala. Kult Parnasoan izango da hitzordua, 18.30etan, eta liburuko zenbait pasarte irakurriko dira musikari lagunen lankidetzarekin. Idazleaz gain, bertan izango dira, Joaquin Pascual, Elle Belga bikoa edota Mikel Zudaire. 20.00etan Christina Rosenvinge ariko da Lizeo Antzokian. Ibilbide luzeko musikaria da Rosenvinge, 80. hamarralditik martxan, nortasun handiko pop rock giroak lantzen ditu, eta Lizeoaren goxotasunean bere eta bere bandaren unibertso pertsonalean murgiltzeko aukera izango da. Bestelako musika giroetan ariko dira Garratz (Aterpe Tabernan) eta Agur (Zeppelin tabernan). Bertako taldeek tartea izango dute ere, eta punka abiapuntu hartuta, disko berriak aurkeztuko dituzte zuzeneko txiki eta beroetan. Kult Parnasora bueltan Ramada Inn eta Izukari taldeen txanda izango da, musika giroak ilunduz eta mantsotuz, baino intentsitatea galdu gabe beti ere. Gaualdia borobiltzeko Silitia,Tarisko eta Bombadil Sound Systema Astran ariko dira zuzenean, musikalki, rocka, funka, kumbia eta reggaea batuz gaualdi eroan. Ostiraleko egitaraua giro elektronikoetan amaituko da L'mentos aretoan ospatuko den Dj sesioarekin.
Larunbata
Broken Brothers Brass Band taldeak girotuko du larunbateko eguerdia, herritik zehar burutuko duen kalejira musikatuan. Arratsean kontzertuak eta musika pintxadak izango dira herriko taberna ezberdinetan eta, 21.00etan igoko da PI LT talde mitikoa Iparragirre Rock Elkarteko agertoki gainera. Mungiako taldea bueltan da urte batzuk lozorroan eman eta gero, eta ‘Balak airean’ disko berria taularatuko du emanaldi honetan, bere musika bideko klasiko askorekin batera. Gaueko kontzertu nagusiak Astra gunean burutuko dira 22.30etatik aurrera, eta Ganibet eta Dupla izango dira protagonistak agertoki gainean, batez ere gazte jendearen gozagarri. Gaualdia borobiltzen, Dj Etxekoi eta Dj Hmmdik Etxera goizaldera bitarte.
Igandea
Umeek ere izango dute beraien tartea Lekuek jaialdian, eta igandeko 12.00etan musika tailerra izango dute Pasilekuan Kalapitakaren eskutik. Leku eta ordu berdinean hasiko da Disko eta Arte eta azoka, eta bertan, Swing dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, White Carters taldearen zuzenekoarekin segida emanez . Arratseko 16.00etan NK & Pass Bass Jaimones eta Aterpe tabernan ariko dira, eta Lekuek festibalari luxuzko itxiera emateko 18.30etatik aurrera Galiziako Moura bandaren rock psikoldeliko eta tradizioaren arteko koktelera, eta Chulería, Joder! taldearen punk azidoa entzuteko aukera izango Kult Parnasoan 18.30etatik aurrera.
Kokapena
Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnasoa....
Pasilekua
Gernika. Bizkaia