Goxua’n Salsa Tafallan

Data

24.08.10 - 24.08.10

Lekua

Nafarroa - Tafalla

Hamalau musikarik osatzen dute Goxua'n Salsa taldea.
Hamalau musikarik osatzen dute Goxua'n Salsa taldea. (GOXUAN SALSA)

Goxua’n Salsa talde nafarra topera dabil udara honetan, eta bide horretan emanaldi ugari hitzartu ditu gurean herrietako jaiak probestuz. Asteak atzera Ordizia, Laguardia, Sallent de Gallegoko Pirineos Sur jaialdia, Soraluze eta Altzo bisitatu dituzte, eta asteburu honetan Zarautzen eta Tafallan izango dira zuzenean. Larunbat gauez Azken Portu auzoko jaien barnean ariko dira, Ezezez taldea afitxean lagun gaueko 22.00etatik aurrera. Igandean, berriz, Tafallako Placeta de las Pulgas plazan joko dute arratsaldeko 20.00etan. Hilabetea amaitu baino lehen Aretxabaletan, Ondarroan, Urantzian, Sesman eta Zestoan joko dute ere berriki kaleratu duten diskoa zuzenean aurkeztuz. Emanaldi guztiak doakoak izango dira.

Doinu beroak

2020. urtean sortu zen Goxua’n Salsa musika egitasmoa Iruñea zaharrean, musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatua, eta nagusiki, Euskal Herriko zein Kolonbiako musikariak batuz proposamen ausartean. Nagusiki Puerto Rico eta Kolonbiako salsa tradizionala lantzen dute, eta era berean euskal ukitu eta ezaugarriek tarte handia dute konposizioetan. Hala ere, ez diete muzin egiten bestelako musika eraginei, eta cumbia, salsa, edota boleroek toki dute taldearen musikan.

Lau urteko bidean iraupen luzeko bi disko kaleratu dituzte, kantu propioak eta abesti ezagunen moldaketak uztartuz lan koloretsuetan. ‘Urak eginen du bide’ du izen Goxua’n Salsa talde nafarraren disko berrienak, eta musika bideko bigarren emaitza da honakoa. Aurrekoaren bidetik jarraitzen du lanak, euskaraz eta gazteleraz abesturiko giro bero eta dantzagarrietan barna.

Kokapena

Placeta de las Pulgas
Placeta de las Pulgas
Tafalla. Nafarroa

Loturak