Gozategi, Burlatan eta Azkoitian

Data

24.08.18 - 24.08.18

Lekua

Gipuzkoa - Azkoitia

33 urte bete berri ditu Gozategi taldeak.
33 urte bete berri ditu Gozategi taldeak. (GOZATEGI)

Aurrera doa Gozategi taldeak martxan jarritako udako bira, eta aste honetan Burlata eta Azkoitia bisitatuko ditu bandak, honakoak abuztuan eskainiko dituzten azken bi emanaldiak izango direlarik. Ostiral gauez Burlatan ariko da taldea, eta Txosnagunean eskainiko du emanaldia gaueko 22.00etatik aurrera. Burutuk taldea izango dute agertokian lagun, indartsu datorren gazte talde nafarra. Igandean, berriz, 21.30etik aurrera Azkoitiko plazan joko du Orioko talde beteranoak.

30 urte errepidean

1992 urtean taularatu zen lehen aldiz Gozategi taldea, eta geroztik ez dituzte agertokiak utzi etengabeko musika bidean. Diskografia oparoa batu du taldeak eta estudioko zazpi disko argitaratzearekin batera, kantu bilduma bat eta zuzeneko lan batek osatzen dute taldearen ondarea. Trikia eta popa uztartuz osatu du bidea taldeak, unean uneko berrikuntzei muzin egin gabe, baino sustraiak alde batera utzi gabe beti ere. Taldeko sortzaile izan ziren Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea musikariek talde sendoa batu dute beraien ondoan, egun, haize sekzioaren parte hartzearekin taldearen indarra areagotu delarik. Urteak dira taldeak estudioko diskorik kaleratzen ez duela, baino urte hauetan guztietan pilatu dituzten kantu esanguratsuak nahikoak dira gaualdi eder batean zuzeneko musikaz gozatzeko.

Bi emanaldi hauetan musika bidea errepasatuko dute, eta ez dira faltako dagoeneko klasikoak bilakatu diren ‘Kalanbreak’, ‘Nor-Nori-Nork’, ‘Porru Patata’, ‘Chiquitaco Can Tac’ edota ‘Nirekin’ bezalako kantuak.

Kokapena

Herriko plaza
Herriko plaza
Azkoitia. Gipuzkoa

Loturak