Hamar urtez edukiontzietan sortutako artea pilatu du Itsasmuseumek

Data

25.04.02 - 25.06.29

Lekua

Bizkaia - Bilbo

‘Baluarte 1,2,3,4,5’ izeneko lanaren irudia.
‘Baluarte 1,2,3,4,5’ izeneko lanaren irudia. (ITSASMUSEUM)

Bilboko Itsasmuseumek ‘10 urtez artea edukiontzietan’ aldi baterako erakusketa izango ikusgai ekainaren 29ra arte Carol Iglesias espazioan (sarrera, librea). Hamar edizioetako lan irabazleen ibilbidea jaso ditu EHU-k, Bilbao Ekintzak eta Aurtenetxea Containers lagun izan dituen erakusketa honek.

Proiektua 2013an hasi zen Itsasmuseumek lehiaketa artistiko bat bultzatu zuenean EHUrekin eta Aurtenetxea Containersekin lankidetzan. Horren bitartez, itsas edukiontziak, salgaien garraioan ohikoak diren elementuak, hiri-artelan bihurtzeko gonbidapena luzatu zitzaien Arte Ederren Fakultateko ikasleei, esparru publikoan sormena eta esperimentazio artistikoa sustatzeko helburuarekin.

 

Martxan jarri zenetik 10 edizio egin dira, eta 2020an bakarrik eten zen, pandemia dela eta. Guztira 10 proiektu saritu dira eta denak zabalgunean egon dira ikusgai. Edizio guztiek harrera ona izan dute eta proiektu ugari jaso dira urtero.

Proiektu irabazleetako askok itsasoarekin, jasangarritasunarekin, industriarekin edo Bilbo edo Bizkaiko itsas historiarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, guztiak ere museo-diskurtsoko zeharkako gaiak. Aurkeztutako proiektuak oso anitzak izan dira, batzuk esperientzia artistiko garaikidera bideratuak, eskulturaren printzipioak eta esperientzia murgiltzailea aztertzeko grinarekin, beste batzuk kontzeptualagoak.

‘10 urtez artea edukiontzietan’-ek etapa bat itxi nahi du eta ekimen honen bidez museoarekin lankidetzan aritu diren artista guztiak gogoratu nahi ditu, lehiaketan sarituak izan diren obra guztiak bilduz.

Kokapena

Itsasmuseum

Bilbo. Bizkaia