Gatibu, Non Servium, Brigade Loco, Su Ta Gar, Süne eta beste asko, Hatortxu Rocken agurrean
Data
25.07.24 - 25.07.27
Lekua
Nafarroa - Lakuntza

Uztailaren 24 eta 27 bitartean egingo da Lakuntzan azken Hatortxu Rock eta dagoeneko 35 talderen berri eman dute. Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chulería Joder, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko iragarri dituzte martxoaren 13 honetan.
Aurretik Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarriren presentzia ere baieztatu zuten. Azken talde honek eszenatokiak utzi aurreko bere azken kontzertua Hatortxu Rocken 20. edizioan eskaini zuen, Lakuntzan bertan.
Guzti horiekin batera, Euskal Herriko hiru talderen itzulera iragarri zuten otsailean: Never Surrender, Buitraker eta Autobus Magikoa. Eta ez dira bakarrak izanen.
Never Surrender Arrasaten sortu zen, 2002 urte hasieran, eta punk-oi estiloa jorratu zuten luze eta zabal. Lehenengo kontzertua urte hartako azaroan eman zuten. Azkena, berriz, 2019an. Sei urteren ostean, Lakuntzan itzuliko dira.
«Buitraker Iruñeko euskal musika taldea izan zen, 1992an sortua, eta nafar hiriburuko underground eszenan ahoz-aho haziz joan zena 1998an ‘Lurrun makina’ diskoa kaleratu arte. Rock eta Metal musika jorratu zuten, baina soinu elektronikoek eman zieten nortasuna. 2006ko azaroaren 7an igo ziren eszenatoki batera azkenekoz eta orain Hatortxuri «agur» esateko elkartu dira, ia bi hamarkada beranduago.
Autobus Magikoa, berriz, 2015ean jaio zuten. Paul San Sebastian, Julen Etxebeste, Beñat Ibargoien, Xabi Belaunzaran eta Gotzon Retegik osatzen dute. Gipuzkoan fenomeno bihurtu ziren urte horietan euskal reggae musika ardatz zutela. Azken kontzertua 2018ko martxoan jo zuten, Ernai gazte antolakundeak Oiartzunen egindako Gazte Akelarrean. Iragarritako hirugarren itzulera Never Surrender taldearena da. Arrasaten sortu zen banda 2002 urte hasieran. Arrasateko lau lagunek osatzen dute: Pottoko (abeslaria), Arri (gitarra), Dura (baxua) eta Atxi (bateria), estilo berdinak batu zituen eta hala lehenengo kontzertua 2002ko azaroan eman zuten. Azkena, berriz, 2019an. Lakuntzan, baina, zita bat dute Hatortxuren agurrean.
Merezi bezalako bukaera
«Hatortxu badoala iragarri genuenetik ideia batekin ari gara lanean. Jaialdi honek izan duen ibilbidea kontuan hartuta, erdietsi dituen lorpenak ahaztu gabe, eta oraindik errepresaliatu politikoen auziari erabateko konponbidea emateko urratsak falta direla ahaztu gabe, behar bezalako amaiera ematea elkartasun jaialdiari», azaldu dute ohar baten bidez.
Eta horretarako, eskaintza mamitsu bat izango dutela aurreratu dute. Izan ere, dagoeneko uztaileko azken asteburu horretan egonen diren 35 izenen berri eman badute ere, osotara elkartuko diren taldeen heren bat baino ez da. Sakanako herrian 100 talde inguru bilduko dituzte, milaka lagunekin batera, azken Hatortxu Rock ospatzeko.
«Eszenatoki gaineko eskaintzaz gain, elkartasun jaialdia inguratuko duen guztian ere lanean ari gara: akanpalekua, bestelako programazioa… Datozen asteetan joanen gara xehetasun guztiak ematen, herritarren oroimenean geratuko diren egun batzuk marrazteko»
Sarrerak
Sarrerak salgai daude, jaialdiaren webgunean. Lau eguneko bonoa 105 euroko prezioan dago eta aurrerago ere egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izanen da.
Kokapena
Hatortxu Rock
Lakuntza. Nafarroa