‘Hau gerra bat da’, Piszifaktoria Ideien Laborategiak ondutako lan berria

Data

23.11.29 - 23.12.26

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Piszifaktoria Ideien Laborategiko lau kideak.
Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon, Iholdi Beristain eta Igor Arzuaga. (PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA)

‘Hau gerra bat da’ ikuskizun berria estreinatuko du Piszifaktoria Ideien Laborategiak asteazken honetan.

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera izango da Bilboko Euskararen Etxean, 19.30ean. ‘Hau gerra bat da’ ikuskizunak Euskararen Etxeak antolatzen duen Hizkibridoak beka irabazi zuen iaz eta orain ikusiko aurkeztuko da publikoaren aurrean. Sarrera doan da.

Diziplina aniztasuna

Antzerkia, dantza, musika eta hitza uztartu ditu konpainiak lanean. Gerra baten barrunbeetan sartzeko gonbita egingo zaio publikoari, eta frontean, erretagoardian, gerra-ospitale batean edo lubakian ibili beharko du, heriotzatik ihesi.

Lanak badu nabarmentzekoa den berezitasuna: kontakizunaren zenbait unetan, publikoak berak erabakiko du zein bide hartu.

Irati Agirreazkuenaga, Iholdi Beristain, Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga artistak arituko dira zuzenean. Mikel Ayllon bera arduratu da piezaren dramaturgiaz eta zuzendaritzaz, eta Igor Arzuagak sortu du musika. Estreinaldiaren ondoren, Azpeitiko Sanagustinen (abenduaren 14an) eta Laudioko Kasinoan (abenduaren 26an) ikusi ahal izango da lan hau.

Gerraren eta haren alderdi desberdinei buruz taldea egiten ari den hausnarketa artistikoaren barruan kokatzen da pieza hau. Aurretik, Bunker, formatu txikiko ikuskizuna, eta ‘Hau ez da gerra bat’, formatu handiko antzezlana, estreinatu zituen konpainiak.

‘Hau ez da gerra bat’ Amurrion

Hain zuzen ere, abenduaren 2an, larunbatean, ‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana eskainiko dute Amurrio Antzokian. Bikote haustura bat eta gerra baten hasiera nahasten dituen kontakizun honek eszenaratze ikusgarria dauka eta hiru aktore taula gainean: Aiora Sedano, Gabriel Ocina eta Irati Agirreazkuenaga.

‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude webgunean.

 

Kokapena

Bilboko Euskararen Etxea
Agoitz Plaza, 1
Bilbo. Bizkaia