Inadaptats, Txerri Ugerrak eta Nafarroa 1512 Bilbon
Data
25.01.11 - 25.01.11
Lekua
Bizkaia - Bilbo
Urtarrilaren 11 gauean Inadaptats taldearen emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da Bilboko Santana 27 aretoan. Herrialde Katalanetatik datorren banda mitikoa da honakoa, eta urte asko lozorroan izan eta gero, bueltan dira kontzertu bira txikian. 19.00etan hasiko da saioa eta Txerri Ugerrak eta Nafarroa 1512 taldeek zabalduko dute gaualdia. Emanaldiaren sarrerak 20 euroen truke eskura daitezke aretoaren atari digitalean.
Inadaptats
Vilafranca del Penedes (Katalunia) herrian sortu zen Inadaptats taldea 90. hamarkada hasieran, eta talde erreferentea izan zen iraun zuen urteetan. Musikalki nagusiki hardcore eta metal doinu bortitzak ditu bizkar hezur bandak, beti ere, Oi!, rap eta ska giroak alde batera utzi gabe.
Taldearen jarduna 2005 urte inguruan amaitu zen, eta gerora joan-etorri batzuk izan dituzte kontzertu bakan batzuk eskainiz elkartasun jaialdietan. Izan ere, musika talde batetik haratago doa Inadaptats, taldearen hitzak eta jarrerak konpromezu politiko handia izan baitdute beti. Katalanez abesturiko musikan erreferente bat izan dira, eta gerora etorri diren talde askorentzako eredu argia. Taldeak ‘Desnazificant’ diskoa kaleratu du egunotan, kantu berriekin kaleratu berri duten lan berria. Hamaika kantu berrien artean Delirium Tremens taldearen ‘Kaixo’ abestiaren moldaketa egin dute katalanez abestua.
Txerri Ugerrak eta Nafarroa 1512
Emanaldian Euskal Herriko bi talde ariko dira ere, eta bide horretan Txerri Ugerrak bandak zabalduko du emanaldia arratsaldeko 19.00etan. Erromotik datorren boskotea da honakoa, musikalki punk rock giroetan. Gaueko bigarren taldea Nafarroa 1512 banda izango da, eta hamarkada bat daramatzate street punk doinu borrokalariak lantzen Sakana bailaratik.
Kokapena
Santana 27
Bolueta
Bilbo. Bizkaia