Larraul, Mutiloa eta Altzora iritsiko dira hainbat kultur ekitaldi NODE konpainiaren eskutik

Data

24.09.14 - 24.09.15

Lekua

Gipuzkoa - Larraul

Dantza eta praktika garaikideak eramango dira landa eremuko herri txikietara.
Dantza eta praktika garaikideak eramango dira landa eremuko herri txikietara. (NODE)

Labo Geo (Gorputza eta ondarea) kultur proposamen berriaren berri eman dute astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundian. Dantza eta praktika garaikideak eramango ditu datorren irailean Larraul, Mutiloa eta Altzo bezalako landa eremuko herri txikietara.

Donostiako dantza, performance eta ikus-entzunezko NODE konpainiaren ekimena da, eta foru erakundea du lagun. 2016an sortu zuten Ana Barrantes eta Ion Estalak konpainia. LABO programaren barruan txertatzen da, LABO GO (sorkuntza-prozesuen erakusleihoa) eta LABO XL (Donostiako espazio berrien eta hizkera eszenikoen festibala) erakusleihoei gehituz.

Prentsaurrekoan izan dira, Ana Barrantes eta Ion Estala sortzaileez gain, Goizane Alvarez Kultura diputatua eta Maite Arana Laurrauleko eta Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak.

Kaleko hainbat ikuskizun eszeniko eta bitartekaritza-jarduera bildu ditu egitasmoak. Kultura, ondarea eta parte-hartzea elkarri eskua emanda datoz.

Ekimenaren helburua da hirietako praktika artistiko garaikideak deszentralizatzea eta «espazio eta publiko berriak sortzea, ingurunean eta komunitatean integratuz», Aldundiaren arabera.

Ekimenak bilatzen duena da jarduera artistiko garaikideak hirietatik deszentralizatzea eta publiko eta espazio berriak sortzea, horiek inguruan zein komunitatean integratuta.

Egitaraua

Jarduerak irailaren 14an eta 15ean hasiko dira Larraulen, 250 biztanleko udalerrian. Bertan, mugimendu, ahots eta plastika tailerrak eta ikuskizun ezberdinak programatuko dira. Gipuzkoako hiru udalerri ezberdinetan bi jarduera egingo dira astero, hiru astez jarraian. Larunbatetan mugimendu, ahots eta plastika tailer partehartzaileak egingo dira, eta, igandeetan, arte eszenikoetako ikuskizunak eta udal ondareaz gozatzeko jai jardunaldiak.

240 biztanleko Mutiloa izango da irailaren 21ean eta 22an Labo Geo programaz gozatuko duen bigarren herria. Programa hilabete bereko 28an eta 29an amaituko da, Altzon, 445 biztanleko herrian.

Irailaren 28an, larunbata, mugimendu-, ahots- eta plastika-tailerrak egingo dira, 2 ordu eta erdikoak, eta herritar guztientzat irekita. Irailaren 29a, igandea, ikuskizunen txanda izango da: DABek ‘Nun Zira?’ aurkeztuko du, Cielo Rasok ‘Reset’ eta Osa+Mujikak ‘Bueltaxka’.

Bertaratzea errazteko, autobusa jarriko da (aldez aurretik izena eman beharko da) Donostiako eta Tolosako bisitariak hartzeko. Ibilbidean zehar, performancearen bidez, helmugako udalerriari buruzko eta eguneko egitarauari buruzko informazioa emango da. Udalerrian, antzezpenetarako muntaketek eta entseguek bertaratutakoen arreta erakarriko dute. Denak bertan elkartzean direnean, tokiaz zein udal-ondareaz gozatuko dute lehenik, eta ingurune paregabe horretan, dantza garaikideari bide emango diote, ordubetez.

Ion Estala LABO GEOko zuzendariak nabarmendu duenez, «dantza ikuskizun batez gozatzeko, zer eszenatoki hoberik gure herrietako ondarea eta ingurua baino? Berez ikusgarria den mihise bat da, dantzak gainetik marraztea nahikoa zaiona oraindik eta ederragoa eta magikoagoa izateko».

Eta honako hau erantsi du: «lurraldeko artisten ikuskizunen jarraipena eta identifikazioa egin dugu, arreta agertzen ari den talentu berrian jarrita, baina espazioa eman diegu ibilbide luzeko konpainiei ere. Proposamen garaikide eta berritzaileenetatik hasi eta gure sustraietan eta ohituretan oinaturritutakoetara, diziplina anitzeko programa zabala osatu da, erritmo handikoa».    

«Mugimendu, ahots eta plastika tailer partehartzaileen bidez, bitartekaritza jarduerek bilatzen dutena da herritarren arteko lehen topaketa hori, herritarrak sortzaileekin, eta elkarrizketarako gune bat sortzea. Dantzarekiko sentikortasunerako une hezitzailea, eta, nola ez, gozamenerakoa eta familia giroan igarotzekoa. Hurrengo egunean gertatuko denaren bezpera perfektua», adierazi du 

Ana Barrantes LABO GEOko produkzio-buruak, bere aldetik.

Goizane Alvarez Kultura diputatuaren hitzetan «LABO GEO ekimena aukera bikaina da kultura hiriburutik haratago eraman eta herri txikietara gerturatzeko. Horrelako jarduerek, gure tokiko ondareari balioa emateaz gain, landa udalerrietako kultur bizimodua aberasten dute. Funtsezkoa da jarduera artistiko garaikideak deszentralizatzea eta gipuzkoar guztiei kulturaz gozatzeko aukera eskaintzea haien gertuko inguruneetan».

Informazio gehiago webgunean.

Kokapena

Larraul
Larraul
Larraul. Gipuzkoa