Marky Ramone's Blitzkrieg Bilbon eta Donostian

Data

24.11.09 - 24.11.09

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Marky Ramone's Blitzkrieg taldea egun osatzen duten kideak.
Marky Ramone's Blitzkrieg taldea egun osatzen duten kideak. (MARKY RAMONE)

Asteburua Euskal Herrian emango du Marky Ramone's Blitzkrieg bandak, eta bide horretan Bilbon eta Donostian hitzartu dituzte emanaldiak.  Larunbat gauez Bilboko Santana 27 aretoan ariko dira zuzenean 20.00etatik aurrera, eta 15 euroen truke. Igandean Donostiako Dabadaban taularatuko da banda, 20.30etatik aurrera, non sarrera guztiak saldu diren dagoeneko.

One, two, Three, Four!

Ramones taldea izen garrantzitsua izan da mundu mailako punkrock musika eszenaren baitan. Aitzindari izan ziren estilo bat sortuz, eta ukaezina da taldeak izan duen eragina gerora etorri diren musika proposamenen artean. Johnny, Dee Dee, eta Joey musikariekin batera, hor zen ere Marc Steven Bell bateria-jotzailea, Marky Ramone bezala ezaguna. Ez zen taldeko sortzailea izan, baino bateria atzean urte gehien eman zituen musikaria izan zen. Bi aro ezberdinetan aritu zen danborrak astintzen. Lehen aroa 1978 tik 1983urte bitartean izan zen, taldearen une goren batean. 1988. urtean berriz itzuli zen New York hiriko banda mitikoaren formaziora, eta taldearen azken kontzertuak bitartean izan zen bertan, 1996 urtean eskaini zuten azken kontzertura bitartean. Geroztik, Marky Ramone's Blitzkrieg izenpean aritzen da zuzenean Ramones taldearen kantuak joz zuzeneko emanaldietan, mundu mailako kontzertu bira amaigabetan murgildua. Egun eskaintzen dituen zuzenekoetan ez dira falta Ramones taldearen kantu ezagunenak, tartean, ‘I Wanna Be Sedated’, ‘Blitzkreig Bop’, ‘Sheena Is a Punk Rocker’, ‘Do you remember rock’n’roll radio’, ‘Pet Sematary’ edo ‘Poison Heart’ . Horiek guztiak eta beste hainbat entzun ahalko dira Bilbon eta Donostian eskainiko dituen emanaldian.

Euskal Ramonea

Marky Ramone's Blitzkrieg taldeko abeslari nagusia Iñaki Urbizu ‘Pela’ da, Gasteizen jaiotako musikaria. Urteak atzera Obligaciones edota Sumision City Blues taldeetan aritutakoa, eta egun Victimas Club eta La Excavadora taldeetako ahotsa nagusia da. Ramones zale amorratua Gramones taldea osatu zuen zenbait lagunekin ‘It's Alive’ disko mitikoa goitik behera jotzeko. 2016 urte geroztik Marky Ramone's Blitzkrieg taldeko ahots nagusia da, eta mundu mailako birak burutzen ditu Markyren abeslari bezala.

Kokapena

Santana 27
Santana 27
Bilbo. Bizkaia

Loturak