Maula Rock jaialdia Castejonen

Data

24.09.07 - 24.09.07

Lekua

Nafarroa - Castejon

La Topadora taldeko kideak.
La Topadora taldeko kideak. (JOSU TORREALDAI)

Irailaren 7an Maula Rock jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da Castejonen. GarroteRock elkarte kulturalak antolatu du honako gaualdia, eta moldaera ezberdineko rock giroak nagusituko dira, giro mestizoak, punka edo rapa faltako ez den kontzertu koloretsuan. Jaialdia El Romeral kirol gunean ospatuko da eta sartzea doakoa izango da. La Topadora, Ahuntzak, La Furia eta Lo Blanco Del Jamon taldeek osatuko dute afitxa.

Nafarroa bertako taldeak izango dira protagonistak  honako jaialdian, eta bide horretan musika ibilbide handia duten musikariak eta sortzaile gazteek bat egingo dute agertoki gainean. La Topadora taldeak 2020 urtean abiatu zuen bere musika bidea, baina atzetik urte askotako eskarmentua dute taldeko musikariek. Besteak beste, Skalariak edota Vendetta taldeetan aritu ziren, eta musikalki aurretik jorraturiko bidean sakontzen du taldeak, ska giroak, karibeko doinu gozoak eta rock sutsua landuz kantuetan.

Punka, rocka eta rapa

Egun Arrasaten bizi den arren, Nerea Lloron musikaria Cascanten jaio eta hazi zen. Bertan hasi zen errima eta erritmoak lantzen eta sustraiak tinko mantentzen ditu. Egun, Euskal Herriko rap mugimenduaren izen garrantzitsu bat da, eta gure mugetatik kanpo ere makina kontzertu eskaintzen ditu.

Feminismoa ardatz, letra zuzen eta oldarkorrekin tirokatzen du, eta horren adibide da estudioko azken emaitza duen ‘Post Mortem’ diskoa. Berriki bi kantu zintzilikatu ditu sareetan, Odei raplariarekin batera elkarlanean egindako ‘Erro’, eta disko berriaren aurrerapena izan daitekeen ‘Promenade’ kantua.

Emanaldia Ahuntzak eta Lo Blanco Del Jamon taldeek borobilduko dute. Ahuntzak taldea 2018 urtean sortzen da Garinoainen, eta musikalki punk giroak jorratzen ditu hiruko banda gazteak.

Iruñeko Lo Blanco Del Jamon taldeak, berriz, punk metal giroetan datorren ‘Mirate Al Espejo’ lana aurkeztuko du emanaldi honetan, 2024 honetan argia ikusi duen diskoa.

Kokapena

El Romeral kirolgunea
El Romeral
Castejon. Nafarroa

Loturak