Musika eta Elkartasuna Burlatako gaztetxean
Data
25.01.17 - 25.01.18
Lekua
Nafarroa - Burlata
‘Burlatak gaztetxea behar du’ lelo pean kontzertuak ospatuko dira asteburu honetan Burlatako gaztetxean. Gune okupatuaren sostenguan . Bi egunetan zehar hamar talde ariko dira zuzenean, musikalki emaitza anitza eta koloretsuan. Ostiraleko sarrerak 7 euroko balioa izango du . Larunbatekoa, berriz, 10 eurotakoa. Sarrerak aurrez Burlatako Orreaga eta Amadeus tabernetan eskura daitezke, bai eta Iturramako Ezpala tabernan. Egunean bertan ere salduko dira, emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago gaztetxean bertan.
Gaueko 21.00etan hasiko dira ostiraleko kontzertuak. Aurretik, 19.00etan, hitzaldi bat egongo da ‘Desokupazio enpresesn azterketan sakontzen’ lelo pean, eta amaitzean piztuko dira anplifikagailuak. Nafarroa bertako bandak izango dira protagonistak gaualdi honetan, eta bide horretan kokatu daiteke Borla taldearen emanaldia. Ibilbide laburreko taldea da Borla, baino ‘Kordoba bidea’ diskoarekin Euskal Herriko agertokiak erre dituzte, musikalki popa eta rocka uztartuz. Berriki sortu den beste talde bat Apotheke da. Iruñerriko musika eszenako musikari arituak biltzen dira bertan, eta post punkera eta elektronikara bideratzen dituzte euren doinuak. Sarean bi disko txiki zintzilikatu dituzte, horietako azkena 2024 urteko ‘Maldita Ciudad’ lana. Auzoko eta Zizdatak sound system giroak ekarriko dituzte Burlatara. Bi musikariek indarrak batu dituzte, eta azken emaitza ‘Plazerren Dantza’ da, zuzenean taularatuko duten lana. Gaualdia Moises No Duermek itxiko du banda formatuko emanaldian. Hogei urte gorako musika bidea bizkarrean, iruñerritik Euskal Herriko rap giroetako erreferente nagusi bat da.
Giro akustikoetatik, elektronikara
17.00etan abiatuko da larunbateko egitaraua. Giro akustikoetan ekingo diote Edu Zardoya eta Nahiak Nahi musikarien saioekin, eta 19.00etan hasiko dira kontzertuak. Nakar taldeak ‘Epelkeriaren kontra’-ko borrokan jarraitzen du, eta Burlatan post punk giroetan ariko dira disko berria aurkezten. Herdoil taldea, berriz, klasiko batzuk dira dagoeneko iruñerriko musika eszenan. Makina gaztetxe eta gune okupatu zapaldu dituzte urte hauetan guztietan, eta ‘punk oil’ giroak ekarriko dituzte Burlatara. Azken aldian topera dagoen beste talde bat Chuleria, Joder! da. Lehen diskoarekin Euskal Herri osoa zeharkatu dute emanaldi beroekin, eta bigarren lana grabatzekotan diren honetan, punk rock gaualdi ero eta beroa eskainiko dute larunbat gauez. Amaitzeko, abiadura jeitsi eta dantzarako giroak nagusituko dira The Titanians taldearen doinuekin. Sustraidun reegae musika lantzen du taldeak, koloretsua eta anitza, bizkarrean ia hamabost urteko bideaz. Taldeak ez ditu emanaldi askorik eskaintzen, eta beraz, aukera ederra izango da honakoa banda agertokian ikusteko.
URTARRILAK 17 OSTIRALA
21.00 Borla + Apotheke + Auzoko eta Ziztada + Moises No Duerme
URTARRILAK 18 LARUNBATA
17.00 Edu Zardoya + Nahiak Nahi + Nakar + Herdoil + The Titanians + Chuleria, Joder!
Kokapena
Burlatako gaztetxea
Burlatako gaztetxea
Burlata. Nafarroa