Naxker, RTZ kolektiboa eta Las Sexpeares Leitzan

Data

24.10.19 - 24.10.19

Lekua

Nafarroa - Leitza

RTZ Kolektiboko kideak ‘Konkista’ bideoklipeko irudi batean
RTZ Kolektiboko kideak ‘Konkista’ bideoklipeko irudi batean (RTZ KOLEKTIBOA)

Urriaren 19an Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asabladen topaketak ospatuko dira Leitzan  ‘Autogestioa saretu, etorkizuna okupatu’ lelopean. Egun osoko egitarauaren barnean zuzeneko musikak izango du bere tartetxoa, eta bide horretan Naxker, RTZ kolektiboa eta Las Sexpeares taldeak zuzenean ariko dira Atekabeltz gaztetxean 22.00etatik aurrera. Egitarau osoa ekimenaren instagran perfilean ikus daiteke lotura honetan klikatuz gero. Emanaldia doakoa izango da.

Naxker

Naxker taldea 2022 urtean sortu zen Atarrabian, eta musikalki pop eta punk-rock estiloak uztartzen dituzte euren kantuetan, non ahots melodiak nagusi diren kantu koloretsuetan. Taldearen debuteko diskoa ‘Matxenia II’ izenpean plazaratu dute, eta bertan bildu dituzte azken bi urte hauetan egindako lehen kantuak.

RTZ Kolektiboa

Rap giroetan datorren banda gaztea da RTZ Kolektiboa. Baionako Zizpa gaztetxean eman zituzten lehen pausoak bertan antolatzen diren rap ikastaroetan, eta agertokietara salto egitean sortzen da kolektiboa. 2023 honetan ‘Konkista’ izeneko lana plazaratu dute, euskaraz egindako errima eta erritmoak bat egiten duten diskoa. Lanean rapa da nagusi, baino bestelako doinuak ere entzun daitezke drilla edota Boombap erako abestiak tarteko.

Las Sexpeares

Gazteak izan arren, gaualdiko talde beteranoena izango da Las Sexpeares banda bizkaitarra. 2009 urtetik martxan, punk rock giroetara bideratzen dituzte euren doinuak energia handiko kantu oldarkorretan. Barakaldotik egurra latz banatzen dute, eta hori erakutsiko dute Atekabeltz gaztetxearen agertoki gainean.

Kokapena

Atekabeltz gaztetxea
Atekabeltz gaztetxea
Leitza. Nafarroa

Loturak