Nikotina, bira amaiera Alegiako gaztetxean
Data
25.01.31 - 25.01.31
Lekua
Gipuzkoa - Alegia

Nikotina taldeak emanaldi berezia eskainiko du ostiral gauean Alegiako gaztetxean. ‘Mila Kolore’ diskoa aurkezteko bira amaiera festa izango da, taldearen estudioko hirugarren emaitza izan dena. Sarrera fisikoak Alegiako Hilario eta Iskina tabernetan eskura daitezke, bai eta Tolosako Amaiur tabernan zortzi euroen truke. Online erosteko aukera badago ere, Bidean produktoraren atari digitalean, non hamar 10 euro ordaindu beharko diren.
Nikotina
Jon Tolosa abeslari gaztearen ekimenez sortu zen Nikotina 2016 urte inguruan. Musikalki rapa, reggaea eta dancehall doinuak izan ziren abiapuntua, baino denboraren poderioz musika territorio berriak iritsi ziren.
Denbora guzti honetan iraupen luzeko hiru lan plazaratu dituzte, 25 kantu baino gehiago grabatuz bidean. Debutekoa lana 2018an urtean iritsi zen, eta egitasmoren izen bera eraman zuen. 2021eko neguan ‘Nirbana’ izeneko bigarren lanak ikusi zuen argia, non askoz garbiago ikusi ziren norabide berriak. Taldearen estudioko azken emaitza 2023 kaleratu zen ‘Mila Kolore’ izenez, eta disko hori aurkezten eman dituzte azken bi urteak. Zuzenekoetan lauko moduan taularatzen da Nikotina, non Jon Tolosa (ahots nagusia), Keif (ahotsa) Nur (ahotsa) eta Little Martin Selektah (platerak) igotzen diren agertokira.
Bira amaiera
Euskal Herria goitik behera zeharkatu ondoren, urtarrilaren azken egunean itxiko dute kontzertu bira Alegiako gaztetxean. Lagunarteko festa mundiala izango da. Emanaldia zabalduz Stepi Selektah eta Mr. Bit ariko dira, giroa berotzen eta sua pizten.
Gauerdian igoko da Nikotina agertokira eta bere musika bidea errepasatuko du, disko guztietako kantuak joz. Hainbat lankidetza eta kolaborazio iragarri dituzte, eta besteak beste Juantxo Arakama Monsieur LeCrepe, ApanRapa edo Ayvee izango dira bertan. Emanaldi hau eskaini eta gero, Nikotina lozorroan sartuko da kantu berriak konposatu eta lan berri batean murgiltzeko. Musika festak goizaldera bitartean iraungo du, gaua borobiltzeko prestatu den pintxadarekin.
Kokapena
Gaztetxea
Gaztetxea
Alegia. Gipuzkoa