Ohil taldearen asteburu beroa

Data

24.10.12 - 24.10.12

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Mario, Erik eta Ibaiko dira Ohil.
Mario, Erik eta Ibaiko dira Ohil. (OHIL)

Ohil taldeak asteburu beroa izango du, eta bide horretan hiru emanaldi eskainiko ditu bandak ostiralatik igandera bitartean ‘Akorde Beste Orbain’ disko berria aurkezten. Ostiral gauez Tolosako Bonberenean ariko da taldea zuzenean Kuma No Motor taldearekin osatuz afitxa. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balioa izango du. Larunbatean, berriz, Iruñean ariko da taldea, Txantreako Malatesta pizzerian. Arrats giroko emanaldia izango da eta 18.30etan piztuko dituzte anplifikadoreak. Amaitzeko, igande eguerdiz Arrasateko Irati Topalekuan ariko da hirukoa 13.00etatik aurrera. Bi emanaldi hauek doakoak izango dira.

Ohil

Talde berria izan arren, Ohil taldeko musikariek badute esperientzia bestelako musika egitasmoetan. Ibaiko bateria-jolea Iheskide, Bultz edota The Wilsons bezalako taldeetan aritu izan da Ohil taldean danborrak astintzeari ekin aurretik. Mario baxu-jotzailea Arakil taldean jo izan du besteak beste, eta Erik, abeslari nagusia eta gitarra-joleak Estricalla eta Bazkan aritu da, bere bakarkako egitasmoa duen Abereh sortzeaz gain. Urte hauetan guztietan pilaturiko esperientziak, taldea abiada bizian eratzea ekarri du, eta bi urteko bidean lehen kantuak sortu, grabatu eta argitaratzeko aukera izan dute ‘Akorde Beste Orbain’ izenpean bilduz. Bertan, zortzi kantuetan zehar hardcorea, punkrocka eta emoa uztartzen dira, ahots melodiek garrantzi handia duten kantuetan.

OHIL ZUZENEAN
Urriak 11 TOLOSA - Bonberenea + Kuma No Motor
Urriak 12 TXANTREA - malatesta pizzeria
Urriak 13 ARRASATE - Irati taberna

Kokapena

Malatesta pizzeria
Ezkaba plaza
Iruñea. Nafarroa

Loturak