Paisaia lainotsuetan jolastera gonbidatu du bisitaria Leticia Paschettak

Data

24.12.17 - 25.03.02

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Instalazioaren irudia.
Instalazioaren irudia. (ALONDEGIA)

‘LAINOA. Paisaia lainotsuetan jolastea’ izenburupean instalazioa aurkeztu du Alondegian Leticia Paschettak. ‘Paisaia ludikoak’ sortzen ditu artista eta arkitektoak eta proposamen berri bat dakar orain.

Artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak dira. Instalazioa ehunez osatutako espazio esekien gisan egituratzen da, eta gorputzak horietan hondoratu, eta aldi berean altxatzen dira mugimendu zehaztugabe, aldakor, ludiko eta aske batean.

Giza interakzioan ardaztutako instalazioak dira Mediateka Galerian ikusgai jarri direnak. Sortzailearen hitzetan «gure pertzepzioa eta jolasteko, amesteko eta sentitzeko dugun modua aldatzeko aukera aztertzen dute».

Instalazioak hiru ardatz nagusi hauek ditu oinarrian: ‘lanbroen atmosferak’ sortzea, muga lausoen ideiari eta materia eta ekintza uztartzeari buruzko hausnarketa bat; ‘barne-geruzen barruan egoteko gonbidapena, barnekotasun sakonaren esplorazio gisa; eta ustekabekoari eta intuitiboari buruzko ikerketa zorrotza, ‘ageriko hauskortasun-egiturak’ sortuz.

«Lanbroa eta lainoa kontzeptu liluragarriak dira, artista asko inspiratu dituzte historian barrena, errealitatearen izaera, memoria eta pertzepzioa aztertzeko, misterioa, egoera emozionalak, ziurgabetasuna eta identitatea sinbolizatzen baitituzte. Lanbroan ezabatzen dira errealitatearen eta fantasiaren arteko mugak, espazio anbiguo eta konplexu bat sortzen da, eta, hor, ikusten duguna gure irudimenarekin osatzen da», adierazi du Paschettak.

Hortik abiatuta, publikoari proposatzen dio «bruma instalazioko paisaia ludikoan jolastea, garbia ez denaren eta lausoaren artean, sumatzen, agertzen, ezkutatzen, aurkitzen denaren eta harritzen gaituenaren artean».

Jarduerak

Erakusketaren esparruan eta Mediateka Gabonetan programazioaren barruan, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen dituzten esperientzia espazialak proposatzen zaizkie familiei, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an. Gehienez ere 4 eta 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu dezakete hodeiaren edukia eta forma artistikoan, hainbat materialekin sortu eta esperimentatuz. Sarrera dohainik da Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago.

Gainera, erakusketa osatzeko, hainbat jarduera antolatu dira, hala nola sarrera-ibilbideak, urtarrilaren 10, 17, 24 eta 31n eta otsailaren 7, 14, 21 eta 28an. Urtarrilaren 11n eta 25ean, larunbatetan, eta otsailaren 8an eta 22an, Irakurketa eta sorkuntza artistikoko saioak Mediatekan. Instalazio artistiko honen lanbro artean paseatuz, 6 eta 12 urteko haurrek aukera izango dute irakurketak eta leku ezinezkoak aurkitzeko, horietan irakurri eta esperientzia sortzaileak izateko.

Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 20.00etara irekita. Igandea eta jaiegunetan 10.00etatik 14.00etara. Abenduaren 24an eta 31n 10.00etatik 17.00etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean  itxita. Urtarrilak 5 eta 6an 10.00etatik 14.00etara. Sarrera doan.

Kokapena

Alondegia
Arrikibar Plaza, 4
Bilbo. Bizkaia