Tropa de Carallo Jimmy Jazz aretoan
Data
24.11.23 - 24.11.23
Lekua
Araba - Gasteiz
Evaristo Paramos abeslariak gidatzen duen Tropa de Carallo banda Gasteizko Jimmy Jazz aretora itzuliko da azaroaren 23 gauean. La Polla Records eta Gatillazo taldeetako abeslaria izandakoaren egitasmo berria da honakoa, 2022 urtetik martxan, aurretik egindako bidean sakontzen dute, beti ere, sustraiak mantenduz, izan duen talde bakoitzari nortasuna emanez. Sarrerak Jimmy Jazz aretoaren atari digitalean eskura daitezke 14 euroen truke. egun berean 17 euro ordaindu beharko dira leihatilan.
‘Que hostias andáis!’ oihukatu eta banda berria osatu zuen Evaristo Paramos abeslariak 2022 urtean. Gatillazo taldea bertan behera utzi, eta bide berria abiatu zuen dagoeneko ezaguna zuen punk errepidean. Atzera begira jarri gabe, lagun musikariengana jo zuen, eta banda berria etxeko jendearekin osatu zuen. Horrela bada, La Polla Records taldeko Abel (baxua) eta Gatillazoko Tripi (bateria), Kako (gitarra) eta Alberto (gitarra) entsegu lokalean sartu eta punk ereserkiak sortzen hasi ziren. Berriki bigarren disko luzea argitaratu dute ‘Habrá que verlo!!’ izenpean. Bertan, muturreko bat bezain gogorrak diren hogei kantu azido eta zirikatzaile batu dituzte, garai ilun hauetarako punk ostia zuzenak.
Katapunk
Eskola zaharreko punk taldea da Katapunk. Agurain herrian sortuak, bueltan dira urte asko lozorroan izan eta gero. Taldea eraberritu dute, eta betiko kantuekin datoz inoiz baino indartsuago. Emanaldia zabaltzeko talde aproposa da honakoa, punk gaualdi baterako aukera bikaina.
Kokapena
Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba