Xabi Olkoz Quartet-en ‘Eguzkilore’ ikuskizuna, Zugarramurdin

Data

24.07.27

Lekua

Nafarroa Garaia - Zugarramurdi

Xabi Olkoz Quartet.
Xabi Olkoz Quartet. (NAIZ)

Xabi Olkoz Quartet Zugarramurdiko leizean entzuteko aukera dago larunbat honetan. Proiektu berezi baten eskutik, gainera: ‘Eguzkilore’. Euskal Herriko mitologia eta jazza ditu ardatz ikuskizunak. Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko bezalako jainkoez arituko da Olkoz, bere taldekideak ondoan dituela: Jon Zufiaurre (saxo tenorea); Bernardo San Martin (pianoa eta teklatuak); eta Jorge Sanchez (kontrabaxua). Bateria eta perkusioak jotzen ditu Olkozek.

Uztailaren 27an 12.00etan Zugarramurdin da hitzordua. Denera ordubeteko emanaldia osatuko dute eta publiko orokorrari zabaldua da. Edozein adinetako pertsonei zuzendua. Ikuskizuneko pertsonaien nondik norakoak hitzez jasoko ditu lehenik ikusleak. Ondoren, musikaren bidez osatuko da kontakizuna. Ainara Ortegak jarri dio off-eko ahotsa.

Bi urte joan dira ikuskizuna estreinakoz agertokian eskaini zutenetik. Xabi Olkoz Quartet-eko kideak beste musika proiektu batzuetan ere ari direnez ez dira asko izan egindako zuzeneko saioak. Bidean diskoan bildu dute Errabal zigiluarekin eta orain kontzertu gehiago eskaintzeko asmoa dute.


 

Kokapena

Zugarramurdi
Zugarramurdi
Zugarramurdi. Nafarroa Garaia