Xabi San Sebastian Donostiako Lugaritzen

Data

24.10.18 - 24.10.18

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Xabi San Sebastian, 90 hamarkadatik musika egiten.
Xabi San Sebastian, 90 hamarkadatik musika egiten. (IHINTZA CLOE HARGOUS)

Xabi San Sebastian musikariak emanaldi berezia eskainiko du ostiral honetan Donostiako Lugaritz kultur etxeko areto nagusian. Ibilbide luze bezain oparoa duen musikaria da Xabi San Sebastian, eta estudioko azken emaitza duen 'Betazalak' diskoa aurkezteaz gain, makina lagun musikari bilduko ditu agertoki gainean. Emanaldi honetako sarrerek 15 euroko balio izango dute, eta donostiakultura atari digitalean erosi daitezke dagoeneko.

Xabi San Sebastian

Ibilbide luzeko musikaria da Xabi San Sebastian: 90. hamarraldiaren hasieran Izotz musika taldeko kidea izan zen, eta erromeri giroetatik abiatuz musika bide oparoa osatu zuten izaera propioa zuen plaza egitasmoan. Gerora, Alboka taldera batu zen, folk giroetan murgilduz, eta beste erregistro batzuetara eramanez bere ahotsa. 2004 urtean abiatu zuen bakarkako bere bidea, eta geroztik diskoak eta zuzenekoak tartekatu ditu etengabeko bidean. Debuteko 'Orai' diskoak urte berean ikusi zuen argia, eta estudioko azkena 2023ko neguan argitaratu zen 'Betalazak' izenpean. Bien artean, beste hiru disko eder. Musikalki pop giro goxoetatik, folk melodietara egin du bidai musikariak, disko bakoitzean aurrera urrats bat emanez.

Musikari lagunak

Lugaritzen eskainiko duen emanaldi berezi honetan bere ohiko banda izango du ondoan, eta bide horretan Karlos Arancegui (bateria), Nando Lutxo Neira (baxua eta kontrabaxua), Satxa Soriazu (teklatua eta eskusoinua), eta Gari Otamendi (biolina eta biola) izango ditu lagun. Gainera, luxuzko lankidetzak izango ditu gaualdian, eta han izango dira Niko Etxart, Joseba Tapia, Oreka TX, Ixi Jauregi (Bitartean, Biotx, Juan Mari Beltran) eta Juanjo Otxandorena (Izotz, Alboka) musikari eta lagunak.

Kokapena

Lugaritz Kultur Etxea
Lugaritz Kultur Etxea
Donostia. Gipuzkoa

Loturak