Zapi Lapurdi

Autonomia eta Amnistiaren egunaren Laburpena - Makea - Lapurdi

Autonomia Eraikiz kolektiboak antolatuta, amnistia eta autonomiaren aldeko ekitaldi politikoa egin zuten Makean. Ehunka lagun bildu ziren bertan, eta, azken urteotan ez bezala, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako kideek egin zuten bat ekitaldiarekin. Autonomia Eraikiz elkarteak deituta, ehunka abertzalek elkartu ziren Makean amnistia eta autonomiaren aldarriak oinarri izan zituen ekitaldi politikoan. Historikoki Iparretarrak-en inguruko kideek aldarri izan dituzten oinarriak dira amnistia eta autonomiarenak, egun Autonomia Eraikiz elkarteak garatzen dituenak. Herri bazkari batekin eman zioten hasiera aldarrikapen egunari. Bertan, 300 pertsona inguru bildu ziren. Gabi Mouescaren arabera, egoera arraroa izan da bizitakoa. "Aldaketa bat markatzen du abertzaleen munduan Iparraldean, gisa honetako aldarri batekin guztiok bat egiten dugula adierazten baitu", azaldu du. Bazkariaren ostean, musikari eta umore onari eman zioten txanda eta modu horretan igaro zituzten ekitaldi politikoa bitarteko orduak, non 450 bat pertsona elkartu ziren.