Emakumea eta sorkuntza. Gai potolo honi eutsi zion EHZ festibalak, bere 20. urtemugan. Aurten, 21. edizioaren aitzinean, eztabaida hori lau haizeetara zabaldu egin dute EHZk eta Kanaldudek elkarlanean.
Bi hamarkadetako historia ezagutzera emateko hau bezalako, beste hiru bideo ekoiztu zituzten iaz eta asteotan zabaltzen ari dira.
Lehenbizikoa, ‘Erein, Hazi, Zohitu’, EHZ festibalaren sustraietara doan bidaia da.
Historia luzeko elkartea da EHZ, eta, aurten, hamarkada berriari ekiteko, gogoeta prozesu bat abiarazi dute. Laguntzailegoaren lekua zein den berriz definitzea eta elkartearen estruktura bera aldatzea dira prozesuaren gakoak.