Parranda bete betean izango dira asko datorren ekainaren 26an. San Juan festak batean eta bestean, baina baita hauteskunde espainolak ere. EH Bildu gaupaseroekin gogoratu da bere lehen hauteskunde bideoan eta txarangek edota bertso poteoek eragin ahal dituzten kalteak saihesteko eskatu dute bertan. Are gehiago, badira, hautesleen ajeaz fio ez, eta postaz bozkatzera deitzen dituztenak.