Katalunian bolo bolo dabilen bideoa da honakoa. Aurpegia estalia duen esquadra mossoetako bat hunkitua ageri da lehen lerroan, aitzinean krabelinak eskutan dituzten herritarrak ditu aho batez \u2018Els Segadors\u2019 abesten ari direla. Malkoak begietatik kentzeko keinua ere egiten du eskuarekin esquadra\u00a0mossoak. Emozioz gainezka dagoen polizia lasaitzeko manifestari bat datorkio besarkada ematera eta esquadra \u00a0mossoak gogoz erantzuten dio laguntasun keinuari, ondoko poliziek manifestaria bultzatu eta mossoa furgonetara bidaltzen duten arte.
\r\nJoan den igandean ikusi zuen argia bideo honek, TV3ko \u201830 minuts\u2019 saioaren baitan. Katalunian egunotan bizi duten salbuespen egoeraren ingurukoak jasotzen zituen igandeko saioak. Bertan, baina, ez da Mossoren inguruko azalpenik ematen, ez zergatik hasi zen negarrez, ezta nora daramaten ondoren ere\u2026 Sareetan ostera erantzun ezberdinak aurkitu ditugu:
\r\n\r\n\r\n\r\nUn antidisturbios se pone a llorar al descubrir que los \u201cviolentos\u201d catalanes son poblaci\u00f3n normal que quiere votar pic.twitter.com/zuoWMI5YQD
\r\n\u2014 Pere Forcada (@PereForcada) 2017(e)ko irailak 26\n
\r\n\r\n\nQue agressius som, eh? Fem plorar un policia, per\u00f2 d'emoci\u00f3 #votarem pic.twitter.com/2jTTN2I9eO
\r\n\u2014 Jes\u00fas M. Tibau (@JMTibau) 2017(e)ko irailak 25\n