Euskal Herrian barrena abiatu aurretik, euskararen lekukoa mundua ezagutzen ari da. Edinburgon ere ibili da eta bere atzetik Wiliam Wallace eskoziar heroia ere ikusi dugu.
Apirilaren baterako egin du hitzordua Korrikaren 20. saioak Edinburgon, «Dibertsitatea gure identitatea» lelopean eta Eskozian bizi diren euskal hiztun guztiak bildu nahi dituzte.
Euskal herritarrok martxoaren 30a arte itxaron beharko dugu Korrikaren atzetik arineketan ibiltzeko, baina, Grezian ere abian da lekukoa.