Badira bi urte Carrero Blanco hiltzeko baliatu zuten zuloaren argazkia GARAn erreportaje batean argitaratu zutenetik (goian ikusgai), postontzira igorri digute mezua hura gogoratuz eta Etxamendi eta Larralderen abestia erantsiz, ‘Yup la la’ ezaguna. Gaurko egunez izan baizen hura, orain 42 urte hil zuen ETAk Espainiako diktadurari jarraipena eman asmo ziona.
Kantuaz hona Etxamendik emandako azalpena: «"Hori ez duzu enea, hori betidanik erran dut. Enetzat Ducasse fandangolariaren doinu bat, Martin Robins izeneko batek, country music kantazale batek lapurtuta eta pittin bat aldatua. Lehendabizi aditu nueneko diska hori, egin nuen «Hori fandangoa duk!». Gero bilatzen aritu nintzen eta batzuek erran zidaten «Ducassen fandango bat izanen da!». Beti nuen gogoan gureganatu behar genuela. Carrero bota zutenean, asteazken batekin edo, hurrengo ibiakoitzean guk abestu behar genuen Maulen, Zuberoan (...) Beraz, Maulen abestu behar genuen, "ongi liteke zerbait Carreroren gainean egitea". Pertsulari batek berehala egingo luke, nik ez nekien zer egin. Ibiakoitza heldu, ez nuen gehiago horretaz pentsatu, gogotik galdua nuen. Bidean kotxean gindoazen, "Tairairai..." hori abesten, zulo batean kotxeak jauzi bat eman zuen eta orduan nik haurrari egin nion "Iuplala". Bada kantu zahar bat Zuberokoa, oso galdua, ezezaguna; "In nomine Patri et filii", gora hintzenetik behera erori... maitia hori guzia zure begiengatik», hola hasi nintzen arrats berean, ez publikoan. «In nomine patri et filii, gora jauzi eta duzu erori» beraz musika ez da enea" »
Hamaika bertsio topa daiteke ‘Yup la la’ honen inguruan, Banda Bassottik egin zuena, adibidez: