Alex Areizaga

EHZ jaialdia jarraitzeko blog berezia aurkeztu du Musikazuzenean.com-ek

MusikaZuzenean webgune bereziaMusikazuzenean.com webguneak lau haizetara zabalduko du Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren berri. Gaur arratsaldetik igande gauera, zuzeneko informazioa eskainiko dute: argazkiak, bideoak, kronika txikiak… Musika bizitzeko aukera desberdin bat eskainiko du egunotan ehz.musikazuzenean.com helbideak.

JARRAIPEN BEREZIA EGUNERO
Azken bi urteetan egin bezala, MusikaZuzenean webguneak Jarraipen Berezia egingo dio 2013ko Euskal Herria Zuzenean Festibalari. Asteburu honetan ospatuko da Lekorne (Lapurdi) herrian, eta uneoro bertan bizitzen ari dena ezagutu ahalko du atari berezi honetara sartzen denak. Argazkiak, kronikak, bertako giroa, musikarien hitzak, bideoak, egitaraua… Horretarako, webgune berezi hau antolatu dute.

Euskal Herrian egiten den zuzeneko musika bultzatzeko asmoz emandako beste pauso txiki bat da honakoa.