Alex Areizaga

Ekintza bete hilabete Urretxuko eta Zumarragako Gaztetxean

Martxoa ekintzaz beteta dator Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. KKinzona egun handia tartean, non bazkide guztiek urteroko kuota ordainduko duten bazkari eder baten truke, martxoan dokumental emanaldiak (Diskoiraa talde zarauztarrarena tartean), kontzertuak (eguraldi ona egiten duen egunetan kunkkinzona.net webgunean entzun ahalko direnak) eta hilabete internazionalista batuko dira martxoan. Eta noski, Martxoan Bertsoa bertso txapelketa herrikoiaren finala ere gaztetxean egingo da martxo amaiera aldera.

Informazio gehiagorako: kunkkinzona.net