Alex Areizaga

Joxeans Hileben gaur Urretxun eta Zumarragan

 

Gaur gauean Joxean's Hileben film laburra eskainiko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean, 22:30ak aldera. Hernani inguruko Katihotsak logia elkarteak beren bigarren lana aurkeztuko digu. “Ataun of the dead” izena duen lehenengoan, bi zientzialari karlistek eginiko esperimentuek Zumalakarregi berpiztu ondoren dator bigarren hau.

 

Bihar, bestalde, Espuela Fest ospatuko da leku berean, Djek girotua. Honela aurkeztu dute jaia euren webgunean "Atsaldeko 19:00tan hasiko da festa, wateke giroan hasiko gara, pintxo ederrak eta edari berexiak izango direlarik guztion gozamenerako. 22:00etatik aurrera berriz musika modernoa izango dugu gure belarriak astintzen, goizeko 4ak arte arituko dira herriko dj desberdinak. Musika mota hau atsegin duenak aski ezagunak ditu kartelean ikus ditzakezuen izen hauek!"