Alex Areizaga

Maila aparta II. Zeatikezpa Iragarki Rally Amateurrean

 

Pasa den ekainaren 7an Zeatikezpa Korto Rally Amateurra ospatu zen Urretxun eta Zumarragan. Bigarren urtea zen egiten zena (iaz Zarautzen egin zen), eta bigarren edizio honetan lanen maila "aparta" goraipatu dute parte hartzaile guztiek.

Osotara hamaika iragarki aurkeztu dira, Urretxu-Zumarragako, Zarauzko eta Hernaniko lagunen eskutik. Gaia ASKATASUNA izan arren, bideoetan gai nagusiari lotutako beste gai asko topa daitezke: preso politikoak, feminismoa, umorea, edariak, harremanak, hauteskundeak, sexualitatea...

Antolatzaileek (Urretxu-Zumarraga-Zarauzko gaztetxeak) eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei eta ondoko emanaldira hurbildutako ikusleei, emanaldia ere giro bikainean gauzatu baitzen.

Hemen ikus ditzakezue bideoak:

Zeatikezpa.org

 

Hurrengo ediziora arte!!