
Eztabaida luze eta interesgarria egon da gaur tuiterren Irungo 2017ko alardeak utzitako argazki baten inguruan. Guztira bi argazki zabaldu dira, lehendabizikoa, atzo. Bertan, alarde parekidearen desfilea ageri da Batzoki paretik pasatzen, eta Batzokiko balkoian daudenek bizkarra ematen diete txilibitua jotzen ari diren emakume eta gizonei. Sare sozialak sutan, kritikekin.
Gaur goizean, ordea, beste argazki bat zabaldu da, aurrekoaren ia ia berdina. Argazki bera bai, baina, ez da berdina. Bigarrengoan enkuadrea zabalagoa da, eta Batzokiko bigarren balkoia ere ikus daiteke, eta bertan jeltzaleak (suposatzen dut) alardea begiratzen ari dira, ez diote bizkarra ematen.
Eta bigarren eztabaida sare sozialetan: manipulazioa da argazki bat moztea eta informazioa ezkutatzea? errealitatea desitsuratzea da hori? edo ez?
Pena da baina argazkiaren egilea nor den ezin izan dut jakin eta ezin bere izena aipatu. Hala ere, hemen tuiterren zabaldu den eztabaidaren lagin bat. Egun euritsu honetan ez aspertzeko badugu zer hausnartu...
Txikitako berba bat ekarriz: abusoiak. pic.twitter.com/4WK4He98t3
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2017(e)ko ekainak 30
PNV-EAJ representatives turning their backs in protest of women participating in San Marcial.
— txerren (@txerren) 2017(e)ko ekainak 30
Irun, Basque Country, 2017. pic.twitter.com/nnQ7yIn7aI
EAJkoen jokabide polit honek eragiten didana adierazteko erabil daiteke #nazka traola?, ala honetarako ere ez? https://t.co/Mv99MpPOvy
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) 2017(e)ko ekainak 30
Shame on you! https://t.co/VaIQoUNNkB
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) 2017(e)ko ekainak 30
Argazki osoa, denek ez dute bizkarra ematen pic.twitter.com/l1tuPu8fnu
— Egoitz81 (@egoitz81) 2017(e)ko ekainak 30
Baten batek argazkia moztuta eman zuen. Hori ez da zilegizkoa.
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2017(e)ko uztailak 1
(argazki moztua eta osoa) pic.twitter.com/wC79nLU6pC
Hala da. Gaitzezpena alarde mistoari bizkar emateari eta irudien manipulazioari ere. Batak ez du bestea justifikatzen.
— Koldo Martínez (@komaur) 2017(e)ko uztailak 1
— Iban Zaldua (@IbanZ) 2017(e)ko uztailak 1
— Edorta Amurua (@makilipurdi) 2017(e)ko uztailak 1
— Edorta Amurua (@makilipurdi) 2017(e)ko uztailak 1
Argazkilariak planoa aukera dezake, baina ezin du gero argazkia moztu, ezta?
— Josu Goiko (@josu_goiko) 2017(e)ko uztailak 1
Noski moztu dezakeela. Argazkiarekiko eskuartzeak gaizki leudeke, gertatu ez den zer edo zer ulertzera ematen badu.
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) 2017(e)ko uztailak 1
Hemen hori gertatzen da?