
2 eserleku idatzi dut baina izan daitezke 3 ere. Zenbat aldiz gertatu zaizu autobusean zure ondoko gizonak berea eta zure eserlekuaren erdia hartzea? Bera hanka zabalik, eta zu, estu, lekurik gabe, izterra izterraren kontra. Ba horrek badu izena: Manspreading Oxford English Dictionaryk onartu zuen lehendabiziko aldiz 2015ean.
Gaur, sare sozialetan bolo-bolo dabil gaia eta TT da #MadridSinManspreding traola.
#MadridSinManspreading
— Feministas Hartas (@feministaHarta) 2017(e)ko ekainak 5
No son tus huevos ni tu pelvis lo que importa. Ocupa tu espacio y déjanos respirar. pic.twitter.com/zkOEFTCGfN
Horretaz gain, Madrileko Mujeres en Lucha kolektiboak sinadura bilketa hasi du charge.org-en jarrera matxista honen kontra metroan kartelak jar daitezen. "Que la Comunidad de Madrid ponga carteles sobre el Manspreading en el metro" 500 sinadura behar dituzte, eta artikulu hau idatzi den unean 215 lortu dituzte.
Arazoaz oharturik AEBko Seattle eta Newyork hirietako garraio publikoan kanpaina bereziak egin ziren gizon hanka zabalak ekiditeko. Hemen Seattleko metroan egin zen kanpainaren irudi bat.
Eta zer gertatuko litzakete rolak aldatuz gero? Alegia, gu bagina gizonak autobuseko hormaren kontra estutuko bagenitu? MIC atariak froga egin zuen NewYorken: What Happens When a Lady "Manspreads"