Esne hil, gazta tiro pum!
Esaldi honek ematen dio izena Gatom Bermeotarraren lan berriari. Zortzi abestiz osatutako diska dugu non kritika soziala eta mundua ikusteko norbere ikuspuntua erakusten duen.
Diskaren izenarekin Mikel laboari omenaldia egiteaz aparte, Esnea hil eta gazta sortzeko prozesuari egin nahi izan dio erreferentzia. Gizarteak gauza batzuk lortzeko, beste batzuk hiltzen dituela azaltzeko erabiltzen du Gatomek esaldi hau, albokoa begiratu gabe, norbere burua begiratzen duen gizarteari kritika eginez.
Abesti guztien ekoizpena Gorka Abaunzaren eskutik etorri da, Euskal musikari omenaldia eginez eta beste doinu ezagun batzuk sampleatuz.
Diskako 6. abestia Gasteizeko Fox-ekin egina. (Badu bere xarma)
Diskaren nahaste eta mastering a Dj Loro-ren eskutik
Maketaren diseinua, Xabier Ruiz A.K.A "Piti"-ren eskutik
EuskalHHH webgunean aurkitu dezakezue bideo hau.