Katalunia hizpide abiatu dugu aste honetako errepasoa, Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Auzitegi Nazionalaren arteko irizpide kontrajarriak aipatuz. Egoeraz asteon entzun ditugun hainbat deskribapen ere bai, PSOEko Margarita Robles eta Patxi Lopezenak, Aznar berarenak, orain gutxi arte Podemosen Kataluniako adarrean zen Albano Dante-Fachinenak eta baita Arnaldo Otegirenak ere.
Euskal Herrian zer eragin du 155 horrek? Espainiako Gobernuak aplikatuko luke? Eta Espainiako Konstituzioaren erreformak aurrera eginez gero, zer norabidetan? Hizpidea eman du asteon gaiak, eta emango du.
Memoriaren egunean bazter antzean geratu ahal diren izen propioak ere bai. Aske utzi nahi ez duten Ibon Iparragirre eta kasua argitu gabe ahanztuarazi nahi duten Jon Anza. Motxiladun umeak eta abenduaren 9ko Parisko hitzordua.