ETAren agurraren biharamun astea izan da, ditxosozko «errelatoa» ardatz eta esanak ahanzturan gorde nahi dituztenak protagonista. (ETAri elkarrizketa, aurrerapena HEMEN
Askok lehen aldiz bideoklip bat osorik eta hiruzpalau aldiz jarraian ikusi dugu. 'This is America'izenburupean Donald Glover artistak plazaratu duena. Tiroa buruatzean beltzei barre egiteko baliatu zuten Jim Crowen posturan, AK47 tiro sorta Gospel abesbatza bati, "minstral show" delakoak gogoan aurpegi aldrebesez, poliziak beltzak hiltzen ditu inpunitatez... eta azken segundoak soilik esperantzarako, inpunitatearen amaiera.
Euskaldun gisa parekotasunei ezin iskin egin, ezta?
Espainola «natural» ezarri dute eta euskara inposatu egiten da. 80 urtean «kristorenak» eta bi egin dituztenak orain «antiKorrika» moduko baten aintzindari, Nafarroa zeharkatuko du PPk, ez ahanzturan gorde nahi dituen krimenak argitu eta biktimei dagokien ordaina emateko, ordea.
> El PP recorrerá Nafarroa en una caravana contra «el arma de unión del euskara»
> Un antídoto frente a la «anti-Korrika» que prepara el PP
...eta Espainian, Nafarroako Parlamentuari, eta gehiengoari, beraz, barre, beste behin ere, 78ko sanferminek sekretupean jarraituko dute, German Rodriguez gogoan.
> El Congreso español rechaza desclasificar la documentación sobre los sanfermines del 78
Biktimak. Erakustaldia Ur Handitan saioan, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna, Orereta eredu.
Hemen duzue "Elkarri begira: lehenengo atala", atzoko saioa osorik ikusgai. Datorren asteartean "Elkarri begira: bigarren atala", ez galdu! https://t.co/zaRr0rWc9J #urhanditan @XMadariagaI @julenmendoza @eitbeus @Baleuko pic.twitter.com/pJ7IseMRId
— UR HANDITAN (@UrHanditan) 2018(e)ko maiatzaren 9(a)
Eta presoak? Rajoyk orain hiri urte, bere barne ministro ultrakatolikoak orain lau, PPren EAEko buruak kargua hartu orduko eta honen Gasteizko Legebiltzarreko bozeramaileak argien. Borja Semper: «ETA disolbatzen bada dispertsio politika 48 ordutan aldatuko da»
tik tak tik tak... alferrik.
Urkulluk dio Rajoy «sentibera» dela gaiarekiko, honek inork ez diola mahai gainean gaia jarri eta «legea» izango dutela ardatz. Ondo... legea ardatz balitz. Beste asteburu batez ehunka euskal herritar ehunka km egitera 40 minuturentzat.
«Euskaraz ikasteko app bat?», galdetu du nonork Twitterren, «Berri Txarrak», erantzun dio beste batek. Madrilen tv show bateko izar lez agertu da asteon hirukotea, beltzak zurien jokoan... bejondaiela!
Grandes, grandísimos @berritxarrak en #LateMotiv388 🙌🏾 pic.twitter.com/zYDXoDxtwU
— Late Motiv en Movistar+ (@LateMotivCero) 2018(e)ko maiatzaren 8(a)