Asteazkeneko elurtearekin abiatu dugu, ezinbestean, astearen errepasoa. Aipatu ditugu Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsango espetxera ekarri izana eta Alfredo Remirezen senideek izandako istripua.
EiTBk ‘Armagabetzea’ liburuaren iragarkiari ezarritako zentsura eta 20 urte eta gero Lakuak ‘Egin’-en ondarea berreskuratzeko emandako urratsa.
Egun gutxi falta dira martxoaren 8ko greba feministarako eta honekin itxi dugu asteak eman duena.