\r\n

...eta bestea Alex Romaguerarena, Estatuak jasotako zigorra eta honek biktimekiko izan duen mespretxua gogoratuz, Hipercorreko zuzendaritzak izandako jarrera, hedabideek garaian izan zuten papera...\u00a0

\r\n
\r\n

Hipercor: trenta anys i set silencis https://t.co/0bhKvXjn9C Per @AlexRomaguera pic.twitter.com/tFcnbXxsNT

\r\n\u2014 Directa (@La_Directa) June 19, 2017\n
\r\n\r\n

Presoek autokritika egin behar dutela erantzun zien Urkulluk pasa den astean hauei. Euskadi Irratian asteon Jonan Fernandezi egin dioten elkarrizketan galdetu diote ia larriki gaixo direnek eta legez eta eskubidez aske beharko luketen gainerakoek ere autokritika egin behar ote duten. \u00abNahasmenik ez sortu\u00bb erantzun zion Lakuaren Elkarbizitzako zuzendariak kazetariari, baina ez zuen erantzun argirik ematen asmatu... eta gezur bat utzi zuen propina gisa. Hemen gehitu dugu pasartea entzun dezazuen:

\r\n

\r\n

I\u00f1igo Urkullu Katalunian izan da, han zelarik legea herritarren borondatearen neurrira egokitzeko beharra azpimarratu zuen eta ordu gutxian UPV-EHUren udako ikastaroen hasiera ekitaldian lotu egin zituen, demokraziak legezkoa behar duela iradokiz. Ekitaldi hartaz irakurtzeko egin dugun proposamena I\u00f1aki Sotok egindako kronika: POSVERDAD, RELATO, INTERESES DE CLASE Y ESCASA CREDIBILIDAD

\r\n

Gogoratu dugu, noski, Nafarroako Parlamentuan euskarak lortu duen aurrerapausoa eta Sanferminak bertan ditugunez iragarpen ugari izan direla asteon.\u00a0

\r\n

Eta ixteko musikaren izen pare ezaguna. Berri Txarrak-en Nanteseko kontzertu esklusiboa eta Fermin Muguruzaren Adarra Saria. \u00abGora herria!\u00bb

\r\n

\n"}
Ion Telleria

Hipercor eta egia(k), autokritika, demokrazia eta/edo legea eta «gora herria!»

Asteak eman duenari begiratuz ohiko errepasoa egin dugu Info7 irratian, (goian entzungai). Segidan tarte horretan entzungo dituzuen hainbat konturen erreferentziak:

Abiapuntuan Hipercorren 1987an ETAk eragindako hildakoak eta zaurituak hartu ditugu hizpide. 21 hildako eta 45 zauritu. Hala ere, badirudi batzutan egia bera, horren gordina izan arren, ez dela nahikoa batzuentzat. Pare bat artikulu aipatu ditugu, Euskal Herria ongi ezagutzen duten bi kazetari kataluniarrenak:

Lehena Antoni Batistarena, ETAk aurrez abisua emanez egindako deiak gogoratzeagatik izugarrizkoak entzun behar izan zituen sarean. 

...eta bestea Alex Romaguerarena, Estatuak jasotako zigorra eta honek biktimekiko izan duen mespretxua gogoratuz, Hipercorreko zuzendaritzak izandako jarrera, hedabideek garaian izan zuten papera... 

Presoek autokritika egin behar dutela erantzun zien Urkulluk pasa den astean hauei. Euskadi Irratian asteon Jonan Fernandezi egin dioten elkarrizketan galdetu diote ia larriki gaixo direnek eta legez eta eskubidez aske beharko luketen gainerakoek ere autokritika egin behar ote duten. «Nahasmenik ez sortu» erantzun zion Lakuaren Elkarbizitzako zuzendariak kazetariari, baina ez zuen erantzun argirik ematen asmatu... eta gezur bat utzi zuen propina gisa. Hemen gehitu dugu pasartea entzun dezazuen:

Iñigo Urkullu Katalunian izan da, han zelarik legea herritarren borondatearen neurrira egokitzeko beharra azpimarratu zuen eta ordu gutxian UPV-EHUren udako ikastaroen hasiera ekitaldian lotu egin zituen, demokraziak legezkoa behar duela iradokiz. Ekitaldi hartaz irakurtzeko egin dugun proposamena Iñaki Sotok egindako kronika: POSVERDAD, RELATO, INTERESES DE CLASE Y ESCASA CREDIBILIDAD

Gogoratu dugu, noski, Nafarroako Parlamentuan euskarak lortu duen aurrerapausoa eta Sanferminak bertan ditugunez iragarpen ugari izan direla asteon. 

Eta ixteko musikaren izen pare ezaguna. Berri Txarrak-en Nanteseko kontzertu esklusiboa eta Fermin Muguruzaren Adarra Saria. «Gora herria!»