Ion Telleria

Hiru egun Parisen, presoen auzian fase berri bat irekitzeko

38910304241_c8c935674a_z
Martxa Fleury-Merogis inguruan. (Isabelle Miquelestorena)

ARGAZKIA: Isabelle Miquelestorena

Parisko erdigunea hartu zuen pasa den larunbatean ‘Orain presoak’ lelopean deitutako manifestazioak. Hiru aste lehenago Baionatik Mont-de-Marsango espetxera bidean hasitako espetxe biraren ostean iritsi zen deialdi nagusia. Azken hiru egunak Paris inguruko espetxeak zeharkatuz egin zituen bira honek; Reau, Fleury-Merogis eta Fresnes lotu ostean hiriburu frantziarrean bat eginez Euskal Herritik trenez eta autobusez iritsi ziren milaka herritarrekin.

Hiru egun horietan urrats edo keinu esanguratsuak izan dira. Vincent Bru, Max Brisson eta Jose Bove parlamentariak EPPKko mintzaideekin elkartu ziren; martxan ziren herritarrek presoen auzian urratsak emateko aldarria eskuz esku eta ahoz aho hedatu zuten Paris inguruan eta mobilizazio handiaren ostean Frantziako Gobernuak irekita duten interlokuzioa baieztatu zuen, «elkarrizketa aberasgarria» hizpide.

Hiru egun horietan izandakoaren berri jaso dugu audio-erreportaje honetan, protagonisten ahotsean.