\r\n

\"\"

\r\n

Izen propioek marraztu dute astearen gora behera. 351ra jaitsi da asteon GARAren azaleko presoen markagailua. Aske geratu baitira Oroitz Gurrutxaga bere aurkako euroagindua deuseztatu ostean, Oihani Agirre bart gauean eta Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea zigorra osorik beteta. Azken hauek zortzina urte bete dituzte espetxean, tortura latzak salatu zituzten euren atxiloaldian, 2008an.

\r\n

Tortura dei geniezaioke ere Ibon Fernandez Iradiren egoerari, nahiz eta Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak halakorik ez ikusi eta bere zigorra eteteko eskaerari muzin egin. Presoen kopuruak gora egiteko arriskuan iritsi gara astearen amaierara, bere osasunagatik aske utzi zuten garaian Manu Azkarate tolosarra baina orain Espainiaratzeko arriskuan dago berriz, asteon Marseillan atxilotu ostean.

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Kontagailu gaizto hori zerora murrizteko asmoz abiatu dute \u2018Kalera Kalera\u2019 ekimena. Errepresaliatu ohien ekimenez urtarrilaren 8a bitarte luzatuko den ekimenak \u00abbakea eta askatasuna irabaztera!\u00bb leloa darama nagusiaren alboan, presoen auzia jendarteratzea du xede eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida indartu asmo du. Gari Arriaga preso ohiak Info7 irratian esanda bezala, \u00abnormalizazio politikoa ez baita posible 300dik gora herritar espetxean izanik\u00bb.

\r\n

Dinamikari azken hauspoa Fresneseko espetxetik iritsi zaio. Ekhi\u00f1e Eizagirre eta Iratxe Sorzabal presoen bertsoan:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Bide horretan urrats berriak iragarri ditu, gainera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Hausnarketa prozesu bati ekitekotan da, egungo garaiari loturik bi ardatzetan egin asmo du aurrera: espetxeak hustuz eta prozesu independentistari euren alea eskainiz. Bidea gardentasunez egingo dutela iragarri dute eta Kolektiboa utzi zutenei parte hartzeko gonbitea egiteaz batera herritarrek euren analisiak jarraitzeko aukera izango dutela adierazi dute.

\r\n

Izen propio gehiago gaiari lotuta, hiru bai behintzat. Guido Raimondi Estrasburgeko Giza Eskubideen Auzitegiko presidentearena, sakabanaketa \u00abgarrantziazko gaia\u00bb dela eurentzat esan duelako eta Juan Manuel Santos Colombiako presidentearena, presoen gerturatzeak ez liokela inori kalterik egingo azpimarratuz Madrilen, Mariano Rajoyrekin bildu ostean. Azken honen Exekutiboak, ordea, ez du aldaketarik aurreikusten, Juan Ignacio Zoido ministroak berretsi du EH Bilduko Goioaga senatariaren galderei erantzunez, \u00abespetxe politika bere horretan mantenduko dugu\u00bb:

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Berez ez direla mugituko agerikoa da, harriak mugitzeko deia egin zuen Sare herritarrak \u00abNik salatzen dut!\u00bb oihua zabaldu asmo du orain, urtarrilaren 14an izango da hitzordu nagusia Bilbon eta horri begira asteon 200 legelariren babesa jasu du dispertsioaren aurkako mobilizazioak, hainbat ezagunena ere bai sarean (bideoak Youtuben).

\r\n

Oraingoz isilik dago halakoetan bazterrak nahasten ohitua dagoen bat, On Carlos Urquijo. Gustuko du hedabideetan agertzea baina ez zaio gustatu \u2018Deia\u2019 egunkariak zabaldu duen aste honetako argazkia. Legeaz berriketan aspertzen gaituenari... hara, klik:

\r\n

\"\"

\r\n

Esan beharrik gabe doa buruan bueltaka dugula \u00abZer demonio egiten dugu guk hauen nortasun agiri berarekin bizitzen?\u00bb Baina... oraingoz... itxuraz... Batzuk behintzat Madrilera begira jarraitzeko asmoa dute, bagenekien eta ez gaitu harritu, baina EH Bildu larritu du, adibidez, EAJk PPrekin eskutik egin asmo duen bideak. Lehen urratsa iragarri dute jeltzaleek, gastuaren gehieneko neurria PP, PSOE eta Ciudadanos taldeekin batera babestu du EAJk.

\r\n

Kataluniarrentzat adibide gisa jarri dute PPkoek Urkulluren bidea, Parlamenteko presidentea auzipetu eta espainiar erregearen erretratoa erretzeagatik bertako independentistak atxilotzen dituzten bitartean. Sarean #NiReiNiPor (ez erregerik, ez beldurrik) traola izan da asteon nabarmenduenetakoa. Astea borobiltzeko, Katalunian inork gonbidatu ez duen Konstituzio Auzitegia, 2017ko galdeketa ezin dela egin aginduz...

\r\n

Beraz, bada biderik? Baietz uste du Gure Esku Dagok. Udaberrirako 100dik gora herritan galdeketak iragarri baititu dagoeneko. Asteburu honetan zehaztuko dute epe luzerako prestatzen ari diren bide orria, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko \u2018PREST!\u2019 daudela diote iragarpenean.

\r\n
\r\n

Banan bana, milaka izango gara!#gureeskudago pic.twitter.com/vddIlpp66P

\r\n\u2014 Gure Esku Dago (@GureEskuDago) December 7, 2016\n
\r\n\r\n

Paseoan egin daiteke bidea, zuzen badoa, korrika ere bai batekoak eta bestekoak bide berean elkartzea lortuz gero. Bizi-bizi joango da aurten, behintzat, Korrika. Kantuaren erritmoan korrika egitera ohituta gaude eta aurtengo ZIRKORRIKAri segiz bagoaz aurreikusitako denborak luze utziko ditu euskararen aldeko ekimen erraldoiak.

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Gabonen ostean izango da hori, noski. Bai, gabonak. Ikusiko zenituzten batean eta bestean koloretako argiak dir-dir. Olentzero \u00abPapa Noelizatu\u00bb dugula esanez entzun dugu Oier Araolaza Info7 irratian, zentzuzko hausnarketa. Agian garaiz gaude, oraindik, Mari Domingi salbatzeko... Elgoibartik berari eskainitako kantua iritsi zaigu.

\r\n

Eta amaitzeko zalantza bat, egunero ez da euskal talde bat Grammy sarietarako hautagai izatera iristen... Gojira talde lapurtarrak lortu du, rock disko onenerako eta \u2018Silvera\u2019 abestiagatik metal interpretazio onenerako hautatu dute. hemen entzun dezakezue Baionako taldearen lana. Amaitzeko, ordea, beste lapurtar bikote bat dakargu, aste honek ere erakutsi baitigu mugen gainetik eraiki beharreko lana dugula esku artean, kantuz ahal bada gaizki ez, asteburu on!

\r\n

\n"}
Ion Telleria

«Kalera, kalera...» eta #NiReiNiPor ‘Muga gainetik’ egin beharreko bidean

Hemen entzun dezakezue hari honi segiz Info7 irratian egindako kolaborazioa:

Loading player...

Izen propioek marraztu dute astearen gora behera. 351ra jaitsi da asteon GARAren azaleko presoen markagailua. Aske geratu baitira Oroitz Gurrutxaga bere aurkako euroagindua deuseztatu ostean, Oihani Agirre bart gauean eta Julen Etxaniz eta Arkaitz Landaberea zigorra osorik beteta. Azken hauek zortzina urte bete dituzte espetxean, tortura latzak salatu zituzten euren atxiloaldian, 2008an.

Tortura dei geniezaioke ere Ibon Fernandez Iradiren egoerari, nahiz eta Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak halakorik ez ikusi eta bere zigorra eteteko eskaerari muzin egin. Presoen kopuruak gora egiteko arriskuan iritsi gara astearen amaierara, bere osasunagatik aske utzi zuten garaian Manu Azkarate tolosarra baina orain Espainiaratzeko arriskuan dago berriz, asteon Marseillan atxilotu ostean.

Loading player...

Kontagailu gaizto hori zerora murrizteko asmoz abiatu dute ‘Kalera Kalera’ ekimena. Errepresaliatu ohien ekimenez urtarrilaren 8a bitarte luzatuko den ekimenak «bakea eta askatasuna irabaztera!» leloa darama nagusiaren alboan, presoen auzia jendarteratzea du xede eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida indartu asmo du. Gari Arriaga preso ohiak Info7 irratian esanda bezala, «normalizazio politikoa ez baita posible 300dik gora herritar espetxean izanik».

Dinamikari azken hauspoa Fresneseko espetxetik iritsi zaio. Ekhiñe Eizagirre eta Iratxe Sorzabal presoen bertsoan:

Loading player...

Bide horretan urrats berriak iragarri ditu, gainera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Hausnarketa prozesu bati ekitekotan da, egungo garaiari loturik bi ardatzetan egin asmo du aurrera: espetxeak hustuz eta prozesu independentistari euren alea eskainiz. Bidea gardentasunez egingo dutela iragarri dute eta Kolektiboa utzi zutenei parte hartzeko gonbitea egiteaz batera herritarrek euren analisiak jarraitzeko aukera izango dutela adierazi dute.

Izen propio gehiago gaiari lotuta, hiru bai behintzat. Guido Raimondi Estrasburgeko Giza Eskubideen Auzitegiko presidentearena, sakabanaketa «garrantziazko gaia» dela eurentzat esan duelako eta Juan Manuel Santos Colombiako presidentearena, presoen gerturatzeak ez liokela inori kalterik egingo azpimarratuz Madrilen, Mariano Rajoyrekin bildu ostean. Azken honen Exekutiboak, ordea, ez du aldaketarik aurreikusten, Juan Ignacio Zoido ministroak berretsi du EH Bilduko Goioaga senatariaren galderei erantzunez, «espetxe politika bere horretan mantenduko dugu»:

Loading player...

Berez ez direla mugituko agerikoa da, harriak mugitzeko deia egin zuen Sare herritarrak «Nik salatzen dut!» oihua zabaldu asmo du orain, urtarrilaren 14an izango da hitzordu nagusia Bilbon eta horri begira asteon 200 legelariren babesa jasu du dispertsioaren aurkako mobilizazioak, hainbat ezagunena ere bai sarean (bideoak Youtuben).

Oraingoz isilik dago halakoetan bazterrak nahasten ohitua dagoen bat, On Carlos Urquijo. Gustuko du hedabideetan agertzea baina ez zaio gustatu ‘Deia’ egunkariak zabaldu duen aste honetako argazkia. Legeaz berriketan aspertzen gaituenari... hara, klik:

Esan beharrik gabe doa buruan bueltaka dugula «Zer demonio egiten dugu guk hauen nortasun agiri berarekin bizitzen?» Baina... oraingoz... itxuraz... Batzuk behintzat Madrilera begira jarraitzeko asmoa dute, bagenekien eta ez gaitu harritu, baina EH Bildu larritu du, adibidez, EAJk PPrekin eskutik egin asmo duen bideak. Lehen urratsa iragarri dute jeltzaleek, gastuaren gehieneko neurria PP, PSOE eta Ciudadanos taldeekin batera babestu du EAJk.

Kataluniarrentzat adibide gisa jarri dute PPkoek Urkulluren bidea, Parlamenteko presidentea auzipetu eta espainiar erregearen erretratoa erretzeagatik bertako independentistak atxilotzen dituzten bitartean. Sarean #NiReiNiPor (ez erregerik, ez beldurrik) traola izan da asteon nabarmenduenetakoa. Astea borobiltzeko, Katalunian inork gonbidatu ez duen Konstituzio Auzitegia, 2017ko galdeketa ezin dela egin aginduz...

Beraz, bada biderik? Baietz uste du Gure Esku Dagok. Udaberrirako 100dik gora herritan galdeketak iragarri baititu dagoeneko. Asteburu honetan zehaztuko dute epe luzerako prestatzen ari diren bide orria, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ‘PREST!’ daudela diote iragarpenean.

Paseoan egin daiteke bidea, zuzen badoa, korrika ere bai batekoak eta bestekoak bide berean elkartzea lortuz gero. Bizi-bizi joango da aurten, behintzat, Korrika. Kantuaren erritmoan korrika egitera ohituta gaude eta aurtengo ZIRKORRIKAri segiz bagoaz aurreikusitako denborak luze utziko ditu euskararen aldeko ekimen erraldoiak.

Loading player...

Gabonen ostean izango da hori, noski. Bai, gabonak. Ikusiko zenituzten batean eta bestean koloretako argiak dir-dir. Olentzero «Papa Noelizatu» dugula esanez entzun dugu Oier Araolaza Info7 irratian, zentzuzko hausnarketa. Agian garaiz gaude, oraindik, Mari Domingi salbatzeko... Elgoibartik berari eskainitako kantua iritsi zaigu.

Eta amaitzeko zalantza bat, egunero ez da euskal talde bat Grammy sarietarako hautagai izatera iristen... Gojira talde lapurtarrak lortu du, rock disko onenerako eta ‘Silvera’ abestiagatik metal interpretazio onenerako hautatu dute. hemen entzun dezakezue Baionako taldearen lana. Amaitzeko, ordea, beste lapurtar bikote bat dakargu, aste honek ere erakutsi baitigu mugen gainetik eraiki beharreko lana dugula esku artean, kantuz ahal bada gaizki ez, asteburu on!