\r\n

Ander Maezturen tortura testigantza da bideokoa, 2014an NAIZen egindako elkarrizketa baten harira jasotakoa. Asteon, lehenbizi Iru\u00f1ean eta ondoren Madrilen bi alditan gaia artxibatu ostean auzitegira deitu dituzte zazpi polizia bere tortura salaketen inguruan deklarazioa hartzeko. Ukatu egin dute, noski, eta gaia esku artean hirugarren aldiz zuen epaitegiak, aurrez beste bitan artxibatu zuelako, ez du egoki ikusi poliziei galdera bakar bat ere egitea...

\r\n

Beste 40, 50, 70, 80 urte pasa beharko dira egia argitara irten dadin? Agian bai, Bilboko plazarik garrantzitsuenetako batean Franco garaiko ikurrak kentzeko lanak asteon hasi baitira. 2002an izan zen lehen saiakera eta orduan Udalak ez zuen begi onez ikusi, \u00abbalio arkitektoniko handia\u00bb omen duelako ikurrak.

\r\n

Ez da harritzekoa, beraz, ikur horri berari helduta Madrilen, dozenaka poliziren aurrean inolako arazorik gabe, inork kargurik hartu gabe, egin ahal izatea manifestazioa falangistek:

\r\n

\r\n

Kataluniako Gobernuaren azken akordio eskaintza egitera joan zen Carles Puigdemonten aurkako protesta zen faxistena. Presidentak Junqueras eta Romeva alboan zituela egin zuen proposamena Madrilen. Madrilek akordioa nahi badu akordioa izango da, eta ez badu nahi erreferenduma egingo du berdin-berdin Kataluniak. Tartean errekadutxua ere bai \u2018pujolismoa\u2019-ri... eta herriaren izenean trapitxeoan jarraitzen duen Eusko Alderdi Jeltzaleari ere:

\r\n

\r\n

Kataluniakoaz auzo lotsaz gutuna idatzi dute asteon Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean. HEMEN irakur dezakezue.

\r\n

\"\"

\r\n

Kuriosoa da nola askorentzat \"herri\" eta \"alderdi\" hitzak baliokideak diren, nola diren negozio eta finantziazio sistema ilunak \u2018herri\u2019 trapitxeo. Asteon eskutik doazen adibide batzuk autopista eta erraustegi artean.

\r\n

Jakin dugu UBS banku suitzarrak 450 milioi euro ordaindu dizkiola Deutsche Bank alemaniarrari Iru\u00f1ea eta Logro\u00f1o lotzen dituen A12 autobidearen kontzesioaren truke. 334 milioiko kostua izan zuen azpiegitura honek, baina 1.157 milioi ordainduko ditugu, urtero 40 bat milioiko gutxienekoa ordaindu behar baizaio kontzesio horren jabe denari. Erreportaje honetan xehetasun gehiago: La A12 de Sanz, derroche p\u00fablico en Nafarroa y negocio privado en Suiza.

\r\n

UPNk autobiderako baliatutako antzeko finantziazio modu bat baliatu dute Gipuzkoan PNVk eta PSEk erraustegirako... Bere lanetan aurrera doan egitura berrirako. Larunbaterako hitzordu garrantzitsua egin dute aurkakoek... Egun osoko aldarria izango da Zubietan, arratsaldekoarekiko ikusmina bada:

\r\n
\r\n

Larunbat honetan #m27martxa, denok Zubietara! Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa nazionala!Zabaldu! pic.twitter.com/XyGRqgnQha

\r\n\u2014 Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 22, 2017\n
\r\n\r\n

... eta Errekaleor. Gorka Urtaran alkateak auzoa osorik eraisteko prestakuntzak agindu ditu... Argindarrik gabe, oraingoz, baina aurrera ekiteko gogo biziz ageri dira bertako bizilagunak:

\r\n

INFO7 IRRATIAn ITXASO VI\u00d1E ETA JONBE AGIRRE (Errekaleor)

\r\n
Loading player...
\r\n\r\n

Hitzak haizeak eraman ohi ditu, baita ekarri ere. Sexu erasoen akusaziopean du Durangok zinegotzi bat, Fran Garate PPkoa, Udalbatzak berak ere kargua uzteko eskaria onartu zuen garaian, baina ez du eserlekua utzi:

\r\n
Loading player...
\r\n\n"}
Ion Telleria

Katalunia eta ‘herri’ trapitxeoak, tortura eta memoria... eza

Galbahetik-20170526
Asteak eman duena gure galbahetik.

(Goian entzungai Info7 irratian hari berari tiraka osatutako laburpena

Manchestergo erasoak eman du zer esana asteon, noski, baita PSOEren gidaritza Pedro Sanchezek hartu izanak ere. Kataluniako prozesuan azken honek zer eragin izango duen, eraginik izango ote duen, ikusteke...

Manchestergoaz editorial bat, gaurkoa segurtasunaz UN DEBATE SERIO NO APTO PARA IRRESPONSABLES; eta PSOEren aldaketez kroniika bat (Sánchez endosa «su» problema a Díaz y enciende las alarmas en el PP) eta analisi motz bat (Del alivio de PSE y PSN al papelón del PNV | Ramón Sola) .

Loading player...

Ander Maezturen tortura testigantza da bideokoa, 2014an NAIZen egindako elkarrizketa baten harira jasotakoa. Asteon, lehenbizi Iruñean eta ondoren Madrilen bi alditan gaia artxibatu ostean auzitegira deitu dituzte zazpi polizia bere tortura salaketen inguruan deklarazioa hartzeko. Ukatu egin dute, noski, eta gaia esku artean hirugarren aldiz zuen epaitegiak, aurrez beste bitan artxibatu zuelako, ez du egoki ikusi poliziei galdera bakar bat ere egitea...

Beste 40, 50, 70, 80 urte pasa beharko dira egia argitara irten dadin? Agian bai, Bilboko plazarik garrantzitsuenetako batean Franco garaiko ikurrak kentzeko lanak asteon hasi baitira. 2002an izan zen lehen saiakera eta orduan Udalak ez zuen begi onez ikusi, «balio arkitektoniko handia» omen duelako ikurrak.

Ez da harritzekoa, beraz, ikur horri berari helduta Madrilen, dozenaka poliziren aurrean inolako arazorik gabe, inork kargurik hartu gabe, egin ahal izatea manifestazioa falangistek:

Kataluniako Gobernuaren azken akordio eskaintza egitera joan zen Carles Puigdemonten aurkako protesta zen faxistena. Presidentak Junqueras eta Romeva alboan zituela egin zuen proposamena Madrilen. Madrilek akordioa nahi badu akordioa izango da, eta ez badu nahi erreferenduma egingo du berdin-berdin Kataluniak. Tartean errekadutxua ere bai ‘pujolismoa’-ri... eta herriaren izenean trapitxeoan jarraitzen duen Eusko Alderdi Jeltzaleari ere:

Kataluniakoaz auzo lotsaz gutuna idatzi dute asteon Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek EH Bilduren izenean. HEMEN irakur dezakezue.

Kuriosoa da nola askorentzat "herri" eta "alderdi" hitzak baliokideak diren, nola diren negozio eta finantziazio sistema ilunak ‘herri’ trapitxeo. Asteon eskutik doazen adibide batzuk autopista eta erraustegi artean.

Jakin dugu UBS banku suitzarrak 450 milioi euro ordaindu dizkiola Deutsche Bank alemaniarrari Iruñea eta Logroño lotzen dituen A12 autobidearen kontzesioaren truke. 334 milioiko kostua izan zuen azpiegitura honek, baina 1.157 milioi ordainduko ditugu, urtero 40 bat milioiko gutxienekoa ordaindu behar baizaio kontzesio horren jabe denari. Erreportaje honetan xehetasun gehiago: La A12 de Sanz, derroche público en Nafarroa y negocio privado en Suiza.

UPNk autobiderako baliatutako antzeko finantziazio modu bat baliatu dute Gipuzkoan PNVk eta PSEk erraustegirako... Bere lanetan aurrera doan egitura berrirako. Larunbaterako hitzordu garrantzitsua egin dute aurkakoek... Egun osoko aldarria izango da Zubietan, arratsaldekoarekiko ikusmina bada:

... eta Errekaleor. Gorka Urtaran alkateak auzoa osorik eraisteko prestakuntzak agindu ditu... Argindarrik gabe, oraingoz, baina aurrera ekiteko gogo biziz ageri dira bertako bizilagunak:

INFO7 IRRATIAn ITXASO VIÑE ETA JONBE AGIRRE (Errekaleor)

Loading player...

Hitzak haizeak eraman ohi ditu, baita ekarri ere. Sexu erasoen akusaziopean du Durangok zinegotzi bat, Fran Garate PPkoa, Udalbatzak berak ere kargua uzteko eskaria onartu zuen garaian, baina ez du eserlekua utzi:

Loading player...