Kalera irtengo dira ageriko arrazoi argirik gabe 'La Manada'-ko bostak. Milaka herritarren berehalako haserrearen oihartzuna ardatz abiatu dugu asteko errepasoa 'Gure galbahetik' Info7 irratian, begi bat Iruñeko espetxera begira, bortxatzaileak aske noiz utziko dituzten adi.
Pasa den asteburutik berreskuratu dugu Altsasuko gazteen aurkako auzia salatzeko Iruñeko manifestazio itzela, bi munutu eta segidilla batekin.
Espainiak espetxe politika aldatuko al du? Hala iragarri du asteon Pedro Sanchez presidente izendatu berriak eta zer eta Fernando Grande-Marlaska epaile orain ministroak defendatu du neurria Espainiako Senatuan PPko senatari nafar erretxindu baten aurrean. Larunbatean egingo dute bilera Sanchez eta Emmanuel Macronek...
Hiru proposamen
Asteko errepasora Info7 irratiko hiru proposamen gehitu ditugu asteon:
1: Macchu Picchuren «aurkikuntza», Agustin Lizarraga izeneko bat izan omen zen hura ikusi zuen lehen europarra. Joseba Aurkenerenak kontatu du asteon.
2: Igogailuan berriketarako heldulekuak ekarri ohi ditu Maite Bidartek eta aste honetakoa berreskuratu dugu, argentinarrek Messik kale egindako penaltia nola bizi izan zuten abiapuntu gisa hartuz: ...Nooo... Messi... hijo de... vete a Barcelona...»
3: Ander Edoren Txiribogan sartu gara «Geuria da ta» abestiaz Los Chimberosek egin zuen bertsioan euskara listening ariketa bat egitera: 'Gernika kokakola' euskal abesti mitiko bat deszifratzeko gai zara?'